EGUNEKO DATUAK
ostirala, 18 de apirila de 2025
LURRA GAIXORIK DAGO
Haur Hezkuntza GG_P5_1
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Natura zaintzearen garrantziaz hitz egiten du eta bide batez, apirilaren 22an ospatuko den Lurraren nazioarteko egunari erreferentzia egin diezaiokegu.

Apirilaren 22an, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu mailan. Eta, ba al dakizue zergatik ospatzen den egun hau? Lurra guztiona da, guztion artean zaindu behar dugu…baina nahiko arduragabeak gara arlo askotan eta horregatik, ibaiak, itsasoa, mendiak eta bazterrak zikintzen eta hondatzen ari gara gizakiok.

 


Horregatik, Lurra gaixo dago pertsonok ez dugulako zaintzen, denon ardura da lurra zaintzea ipuin honetan ikusiko dugun bezala: https://youtu.be/SJK6RXysygQ  

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gaurkoan Lur Planetari buruz hitz egingo dugu. Ba al zenekiten Lur Planeta gaixorik dagoela?

Zergatik uste duzue? 

Ba al dago guk sendatzeko egin dezakegun zerbait?

OTOITZA

Ateratzen diren ideien zaparrada, orri txuri handi batean jartzea gonbidatzen zaituztegu. Orriaren beheko aldean gaixorik dauden arrazoiak jarriko ditugu eta goian sendatzeko egin ditzazkegun ekintzak idatzi.

Eta Lur Planeta pozik sentitzeko, denak zutik eta dantzara:

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!