EGUNEKO DATUAK
ostirala, 16 de maiatza de 2025
BIDEZKO MERKATARITZA
Haur Hezkuntza eta LH 1-2 Bidezko Merkataritzaren mundu eguna
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Bidezko merkataritzaren nazioarteko eguna gogoratuz, lurraren zainketan ere laguntzen duen mugimendua dela gogoratuko dugu. Jaten duguna, kontsumitzen duguna, nola egin edo lortu den jakitea garrantzitsua da: ingurumena zaintzeko beste modu bat da.

Ba al dakizue zer den Bidezko Merkataritza? Hona hemen nazioartean nola definitzen den:

 “Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema komertziala da bidezko merkataritza. Bere helburua nazioarteko merkataritzan zuzentasun handiagoa izatea da, gizarte- eta ingurumen-irizpideei arreta handiagoa jarriz.  Garapen iraunkorrari laguntzen dio, merkataritza-baldintza hobeak eskainiz, eta ekoizpen eta langile behartsuen eskubideak bermatuz, Hegoaldean bereziki”. (Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundea, WFTO)


Honenbestez, Bidezko Merkataritzak pertsona guztien bizi kalitatea hobetzen laguntzen du eta ingurumena zaintzea bultzatzen du.


Begira ondoko bideo honetan Bidezko Merkataritzari esker bizitza pixka bat hobetzek aukera duten pertsonak batzuk: 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ezagutzen al dituzue Bidezko Merkataritzako produktuak?

OTOITZA

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!