EGUNEKO DATUAK
igandea, 18 de maiatza de 2025
A. IRATXOAK ETA NATURA
Haur Hezkuntza GG_P5_9 / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Proiektuarekin loturiko gogoeten amaierara heltzen ari gara, saiatu azken astetako hausnarketak gogora ekartzen.

Elezaharrak dioenez, landatutako zuhaitz bakoitzeko iratxo txiki bat jaiotzen da. Une horretatik aurrera, zuhaitza eta iratxoa betiko lotuta egongo dira. Iratxo hauek ikusezinak dira gizakientzat. Garai batean haurrek ikus zitzaketen, are gehiago, jolas eta abenturetako lagunak ziren. Baina uneren batean haurrak naturatik urruntzen joan ziren eta harreman hori galdu zuten. Gaur egun, parkeko zuhaitzak eta iratxoak arriskuan daude, teknologiak ordezkatuko ditu. Haurrak berriro haiekin eta naturarekin konektatzea lortzen badute bakarrik salbatuko dira.

Natura zaintzea denon lana dela eta naturarekin bat egin behar dugula esaten du abestiak.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Naturan (mendietan, basoan) zer egoten da?
Gustatzen zaizue mendira joatea?
Mendira basora joatean nola uzten dezute dena?

OTOITZA

Natura, gure basoak zaintzeko konpromezu bat hartuko du bakoitzak eta etxean esango du

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!