EGUNEKO DATUAK
ostirala, 30 de maiatza de 2025
BIDE SEGURTASUNERAKO KANPAINA

Gaur iragarki bat hartuko dugu gure gogoetarako abiapuntu. Birritan ikusiko dugu. Oraintxe bertan lehenengoz. Komentatu ondoren, bigarrenez.

 http://www.youtube.com/watch?v=d8XGB-CuKZY

Ikusi duzuenez, bide-segurtasunaren aldeko kanpaina baten iragarkia da. Segurtasun-uhalaren erabilera bultzatzea du helburu, eta mezua familiarekin lotzen du. Hau da mezua, baina guk beste modu batera interpreta dezakegu.

 

§  Pentsatu zure bizitzan,… ekarri gogora “zureak”, horien aurpegiak, izenak,… Nork sufritzen du zugatik?

§  Baina bizitzan sarritan distraitzen gara. Zerk distraitzen zaitu, zerk egin nahi duzun bidetik aldentzen? Bideoan agertzen den istripua gure bizitzako arazoen, zailtasunen, eragozpenen, bekatuen,… metafora izan daiteke. 

§  Lehen esan duzu ez zaudela bakarrik… Ekarri gogora zureek lagundu dizuten, babestu zaituzten,… egoerak.  Uzten diezu laguntzen? Erantzuna ez bada, zer egiten duzu jarrera hori aldatzeko?

§  Talka egiten duzu, baina kolpea askoz txikiagoa da. Zer gertatuko zatekeen behar izan duzunean babes hori hartu izan ez bazenu?  Zer ondorio izango zituzkeen kolpeak?

§  Nola eskertu eta eskertzen dut etengabean jasotzen dudan maitasun hori?

 Galdera asko dira, egia da,… Ikus dezagun bideoa berriz eta gero, isilalditxo batean, pentsa dezagun gure erantzuna behar duten horietan.