EGUNEKO DATUAK
igandea, 1 de ekaina de 2025
A. Laguntza eman
Haur Hezkuntza GG_P6_3 / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Besteei laguntza ematearen garrantziaz hitz egingo dugu gaurko gogoetan.

Besteei laguntzea oso garrantzitsua da, besteak gustura jasotzen dute laguntza eta laguntza ematen duena ere pozik gelditzen da, zoriontsuagoa izaten da. Zure gelakide bat aukeratu (bikoteak egiten saiatu) eta elkar laguntzen ibiliko zarete egun guztian zehar. Gelako anai-arrebak izango zarete gaurko egunez. Prest al zaudete elkarri laguntzeko, elkarrekin jolasteko, elkarrekin arazoak konpontzeko? Ea ba, hasi dadila "familia" berrien eguna

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zuek norbaiti laguntza ematen diozue? Nori?
Zer motatako laguntza

OTOITZA

Etxera joaten zaretenean anaiari, ahizpari, arrebari, gurasoei zertan lagundu diezaiekezuen pentsatu eta aurrera eraman.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!