EGUNEKO DATUAK
astelehena, 2 de ekaina de 2025
GG/HH+LH/ekainakI/astelehena
Kaixo lagun! Lasterketaren azken metrotan aurkitzen gara… ikuslegoa hor dago zai, helmuga jada, ikusten da,… baina hor gaude, azken sprint-ean. Azkeneko izerdiak eta esfortzuak bota behar ditugu. Lasai, esfortzu guztiek dute bere saria.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

Lasterketaren azken metrotan aurkitzen gara… ikuslegoa hor dago zai, helmuga jada, ikusten da,… baina hor gaude, azken sprint-ean. Azkeneko izerdiak eta esfortzuak bota behar ditugu. Lasai, esfortzu guztiek dute bere saria. Oporrak, gertu dauzkagu. Begira diezaiogun atzean uzten dugun bideari… ikasturtea luzea izan da… euri asko egin du, Irailean ikasturtea hasi genuenetik… pasa ditugunak ez dira gutxi izan, batez ere azkeneko hilabeteetan… momentu polita oraingoa, oroitzapen guztiak bildu eta eskerrak emateko…

Lagun ON, …aste On, amaiera On, izan dezazula!

Egun On!

Zer moduz asteburua? Ondo, ezta? Agurtu dituzu ostiraletik hona ikusi ez dituzun lagunak eta kontatu diezu egun hauetan nola pasatu eta zer egin duzun?

Bestalde, badakizu ikasturtea bukatzear dagoela, apurka-apurka amaierarantz  goazela. Azken bide-zatian gaude. Baina, une hauetan, gogor eutsi behar diogu, despistatu gabe.

Ez dakit istorio hau gogoan izango duzun, baina merezi du kontuan izatea. Esne-gainez beteriko ontzi batera salto egin zuten igel biren istorioa da.

Laster konturatu ziren handik irtetea ez zela gauza erraza izango. Saiatu ziren, baina alferrik.

-       Ezin gara hemendik atera. Gureak egin du –esan zuen batek..

-       Segi igerian. Nolabait aterako gara eta –esan zion besteak.

-       Alferrik da –erantzun zion lagunak-. Esne-gaina lodiegia da igeri egiteko, bigunegia salto egiteko, labainegia arrastaka egiteko. Tira, egunen batean hil beharko dugunez, hobe da gaur hiltzea. Ahaleginak egiteari utzi zion, etsi egin zuen, ... eta ito egin zen.

Beste igelak, ordea, igerian segitu zuen, amore eman gabe. Eta goizaldean, gurinezko tontor baten gainean zegoela konturatu zen; hala salbatu zen: igerian zebilela esne-gaina irabiatu eta gurin bihurtu zuen.


Igel txiki hura, ikusi duzunez, etengabeko ekinaren balioaz ohartu zen. Tira, nik aste honetan zure ikasle-lanari gogotsu ekin diezaiozun eskatzen dizut, azkenean, irabazi egingo duzu eta. A, eta gogoan izan ikasturtearen azken egun hauek oso garrantzitsuak direla.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

ONE BY ONE

https://youtu.be/QMnccZgEquk

 

 

OTOITZA

OTOITZA


Jauna:

zaila egiten zait egun hau hastea,

zeregin berri bati,

konpromiso berri bati,

ahalegin berri bati ekin baitiot.

Baina gogo handiz hasi nahi dut,

pozik, indarberrituriko ilusioz.

Nire ondoan zaudela badakit:

nire familian, adiskideengan eta irakasleengan,

eta bidea osatzen lagunduko didazu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!