EGUNEKO DATUAK
asteartea, 3 de ekaina de 2025
GG/DBH/ekainakI/astelehena
Kaixo lagun! Lasterketaren azken metrotan aurkitzen gara… ikuslegoa hor dago zai, helmuga jada, ikusten da,… baina hor gaude, azken sprint-ean. Azkeneko izerdiak eta esfortzuak bota behar ditugu. Lasai, esfortzu guztiek dute bere saria.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

Lasterketaren azken metrotan aurkitzen gara… ikuslegoa hor dago zai, helmuga jada, ikusten da,… baina hor gaude, azken sprint-ean. Azkeneko izerdiak eta esfortzuak bota behar ditugu. Lasai, esfortzu guztiek dute bere saria. Oporrak, gertu dauzkagu. Begira diezaiogun atzean uzten dugun bideari… ikasturtea luzea izan da… euri asko egin du, Irailean ikasturtea hasi genuenetik… pasa ditugunak ez dira gutxi izan, batez ere azkeneko hilabeteetan… momentu polita oraingoa, oroitzapen guztiak bildu eta eskerrak emateko…

Lagun ON, …aste On, amaiera On, izan dezazula!

Lehengoan, ordenagailua piztu ondoren Googlen sartu nintzenean, ikusi nuen  Fabergé arrautzek apaintzen zituztela bilatzailearen izena osatzen duten letrak. Politak iruditu zitzaizkidan arrautzok, eta horregatik San Petersburgoko bitxigile bikain honi buruz nuen informazioa zabaltzea erabaki nuen.  1883ko Pazkorako, Alejandro III.a tsarrak Peter Carl Fabergé urreginari bere emazte Maria tsarinarentzat arrautza bat egiteko enkargua eman zion. Oparia platinozko oskola zuen arrautza bat zen. Honen barruan txikiago bat zegoen, urre gorrizkoa. Azken honen barruan urre gorrizko oilo baten miniatura zegoen… eta honen buruan, Errusiako koroa inperialaren erreplika. Hainbeste gustatu zitzaion Pazko-arrautza berezi hau enperatrizari, ezen tsarrak urtero, Pazkorako, arrautza berri bat egiteko agindu baitzion Fabergéri. Hamaika arrautza oparitu zizkion guztira Alejandro III.ak bere emazteari. Gero, honen semeak, Nikolas II.ak, tradizioari jarraituz, arrautza gehiago enkargatu zituen, emazteari eta amari oparitzeko. Fabergé etxeak egindako 57 arrautzek oparitxo bana zuten barruan. Errusiako Iraultzak Fabergé etxea eta tsarren familia, biak, akabatu zituen.

Bigarren Mundu Gerratik hona 6 arrautza jarri dira enkantean. 1994ko azaroan Winter Egg  izenekoak (1913an egina eta 1984ra arte galdutzat joa) 5.600.000 dolarreko errekorra erdietsi zuen. Oraintsuago, 2007ko azaroaren 28an, Fabergék Rothschild bankari-familiarentzat egindako arrautza batek 18 milioi dolarreko prezioa hartu zuen enkantean. Gazteleraz esaten den “vale un huevo” hortik etor liteke, ezta?  

Tira, laguna. Nik esan nahi dizut atzera begiratzeko eta ikasturte honetan egin duzuna ikusteko. Aztertu zure lagunekiko, gurasoekiko eta irakasleekiko harremana, Jainkoarekiko erlazioa, ikasketetan egindako ahalegina, zure zereginak eta ardurak,… Ikusiko duzu dena ugaria eta ona izan dela. Eta horrek bai balio duela. Pozik egon zaitezke… edo ez. Zeuk jakingo duzu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ez zalantzarik izan: ARTISTA ZARA. Astelehen zoriontsua pasa.
 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

ONE BY ONE

https://youtu.be/QMnccZgEquk

 

Song For His Presence - Hillsong Worship:

https://youtu.be/tUUwsEUFBVY

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!