EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 4 de ekaina de 2025
GG/DBH/ekainakI/asteartea

Eskatuko nizueke IBERDROLAREN azken iragarkiak ikusteko.

Pertsona-talde handi bat mendian gora ikusten da. Han parke eoliko bat dago. Taldeko lehenengoak Espainiako futbol-selekzioko zenbait jokalari dira, baloia errematatzeko zorian.

Hainbat mezu aurkitzen ditut:

-       Energia berriztagarrien aldeko aukera egitean, izadia zaindu.

-       Izadiaz gozatu, irudiak oso politak baitira.

-       Poloniako eta Ukraniako Eurokopa irabazi nahi.

-       Mendi-tontorrera iristeko ahalegindu, bidea gogorra izan arren.

-       Zailtasunak guztien elkarlanaz gainditu, denok ahaleginduz gero helburuak lortzea posiblea baita.

Uste dut elkarri laguntzeko deia dela, lankidetzarako deiadarra, lortu nahi diren helburuak erdiesteko bidea.

 

Enpresaren izena ez da horren garrantzitsua.

Egun ona izan.

IBERDROLA: https://youtu.be/4rd94ZYt5HQ

IBERDROLA: https://youtu.be/WlKMT3IrF7w

IBERDROLA: https://youtu.be/czChzuYoCKg?si=HovAzZRQNMZPh9Gx

IBERDROLA: https://youtu.be/lXAHvuOi0To?si=YKqrPdQRaRMFOtjk

IBERDROLA: https://youtu.be/d59RkZwrac4?si=dcbTwZ52ifWxoSzf

 

 

OTOITZA

OTOITZA

Jesus, gure adiskidea. Zuk dena ondo egin zenuen, ez utzi guri gauzak erdizka egiten. Egunero ilusioz jardun dezagula. Gauzak egiteko zailtasunak dituzten ikaskideen alde eskatzen dizugu. Sekula gogogabetu ez gaitezen. Hala izan dadila.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!