EGUNEKO DATUAK
osteguna, 5 de ekaina de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/HH+LH/ekainakI/osteguna
INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Haur Hezkuntza / LH 1 - 2 GG_Ingurumenaren Nazioarteko Eguna_ekainak 5
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Atzo Ingurumenaren Nazioarteko eguna ospatu zen mundu mailan. La Salle Jones proiektuan asko landu den gaia izan da baina gaurkoan, gure Lurra zaintzearen garrantzia gogoratuko dugu eta mundu guztian ospatzen den egun bat izendatua dagoela azpimarratuko dugu, benetan garrantzitsua den gaia delako.

Aurreko asteetan gure Lurra zaintzea zen garrantzitsua den landu dugu. Egunero gogorartu behar dugun zerbait da, gure hondakinak eta zakarrak edukiontzi egokira bota, ura arduraz erabili, ibaiak eta itsasoa garbi mantendu,...


Ekainaren 5ean, atzo, mundu mailan ospatu zen Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Den-denok zaindu behar dugu Lurra, haur eta heldu, munduko txoko guztietan, denon ardura da.


Bideo txiki bat ikusiko dugu eta ea ze hausnarketa egiten dugun ondoren…

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer gertatu zaio hegaztiari dordoka harrapatzera joan denean?
Nola sentituko jatekorik ez duela hartu ikusi duenean?
Zer ikusten du dordokak itsasoan sartzen denean?
Zein arrisku izan dezake itsasoan hainbeste plastiko egoteak?

OTOITZA

Laster uda izango da eta hondartzara, mendira…joango gara, lurrara, hondarretara nahiz uretara zakarrik ez botatzeko konpromisoa hartuko dugu denok.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!