EGUNEKO DATUAK
osteguna, 5 de ekaina de 2025
GG/HH+LH/ekainakI/osteguna

AMA NEUREA, LAGUN IEZADAZU

Lagun iezadazu, adiskide onak izaten.

Adiskide zintzoa izan nahi dut, Jesus;
irakats iezadazu 
nire lagunen ona
nirearen aurretik bilatzen.
Irakats iezadazu niretik ematen
eta beti guztientzat onena bilatzen.
Beti aurpegian irribarrea ager dezadala
eta beti eskuak zabalik izan ditzadala.
Jakin dezadala barkatzen eta
barkamena eskatzen.
Lagun iezadazu lagun ona izaten
eta itxaropena zabaltzen.
Adiskide ona izan nahi dut,  
zu nirekin zaren bezalakoa. 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

**Oscar Nominated** 3D Animated Shorts:

"Sweet Cocoon" - by ESMA |

TheCGBros: https://youtu.be/D0a0aNqTehM

 

OTOITZA

Jesus:

batzuek asko hitz egin arren ez dute ezer egiten;

gauza asko hasi arren ez dute ezer amaitzen;

ez dugu horien antzekoak izan nahi.

Batzuek gauza asko agintzen dituzte

eta ez dituzte betetzen,

batzuek hartzean pentsatzen dute soilik, eta ez ematean;

batzuek eskatzen baino ez dakite

eta ez dute inoiz emandakoa eskertzen.

Eman zure antzeko bihotza besteak maitatu ahal izateko.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!