EGUNEKO DATUAK
osteguna, 5 de ekaina de 2025
GG/DBH/ekainakI/asteazkena

Egun On guztioi. Gaur asteazkena da; astearen erdian gaude. Oraindik jardunean ari gara, ikasturtearen barruko jardunean. Eta jardunerako denbora esan dut, hala izan behar duelako.

Gauzak ondo antolatzen badituzu, aste barruan denerako denbora aurkitzen duzu: jolasteko, pelikularen bat ikusteko, lagunekin egoteko, eta, jakina, ikasteko.

Azken egunak baliotsuenak omen dira. Azken aste biak, batez ere. Nik uste azken ahalegina eginez gero, ikasturtea bikainki aterako duzula.

Elezahar batek dio antzinako errege bat, etsaiaren kontra borroka garrantzitsu bat galdu zuelako, lur jota zegoela bere denda barruan. Inurri bati begira zegoen, inurria behin eta berriz dendako olanatik gora igotzen saiatzen baitzen.

Erregeak etsaiaren aurrean errenditzea pentsatua zuen, baina, azkenean, inurriak olanatik gora igotzea lortu zuela ikustean, berak ere, nekeak eta etsipenak eraginda amore eman gabe, gauza berbera egin behar zuela erabaki zuen,

Istorioaren arabera, antzinako errege hark bere armada berrantolatu zuen, bere soldaduei adorea ematen saiatu zen eta, azkenean,... galdutzat zuen gerra irabaztea lortu zuen.

Gogoan izango duzu inurriak ekinaren edo konstantziaren balioarekin lotzen direla. Izaki txiki-txikiak izan arren, eguneroko ahaleginari buruzko gauza ederrak irakasten dizkigute. Gauza bitxia, benetan.

Egia esan, jende askok ikasi du hori eta, ikasitakoaz baliatuz, arrakasta lortzen du. Izan dezagula guk ere zorte hori.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

CUERDAS:

https://youtu.be/4INwx_tmTKw

 

All To Him - HIllsong Worship:

https://youtu.be/aYmtswdKWzM

 

OTOITZA

Jesus:

batzuek asko hitz egin arren ez dute ezer egiten;

gauza asko hasi arren ez dute ezer amaitzen;

ez dugu horien antzekoak izan nahi.

Batzuek gauza asko agintzen dituzte

eta ez dituzte betetzen,

batzuek hartzean pentsatzen dute soilik, eta ez ematean;

batzuek eskatzen baino ez dakite

eta ez dute inoiz emandakoa eskertzen.

Eman zure antzeko bihotza besteak maitatu ahal izateko.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!