EGUNEKO DATUAK
ostirala, 6 de ekaina de 2025
GG/HH+LH/ekainakI/ostirala

Egun on! Beharbada, jakin nahiko duzue zergatik bukatzen dugun astea bideo batez. Landare baten hazkuntza-prozesua laburrean aztertzen du: nola erne eta garatzen

den. Minutu bat nahikoa duzue ikusteko.

 

https://www.youtube.com/watch?v=yxamDPX1Lys

  Germinación de una semilla / Haziaren ernetzea

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gogoetarako: gure barruan hazi batzuk hartzen ditugu Jainkoagandik; geure esku dago, gure egintzetan eta pentsamenduetan, horiei ernetzen uztea ala zimeltzen eta galtzen uztea; haziok, pazientziaz, ahaleginez, barkamenez, maitasunez eta alaitasunez zaintzen ez badakigu, zimeldu eta galdu egin daitezke.

Ikasturte honetarako erein ditugun hazietatik, zeinek eman du fruitua? Zer fruitu eman du? Zeinekin gaude harro?  Zeri utzi diogu zimeltzen? Une egokia izan daiteke ikaskideekin gure gogoeta hau partekatzeko.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

SNACK ATTACK

https://youtu.be/38y_1EWIE9I

 

Denon otoitza:
Jesus Jauna,
eskerrak ematen dizkizugu,
ikasturte honetan eman diguzun on guztiagatik.
Eskatzen dizugu
hil hauetan gure ondoan jarri dituzun pertsona guztiak bedeinkatzeko. Amen.

Bibliatik:
“Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko”. Mateo 5, 9

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!