EGUNEKO DATUAK
ostirala, 6 de ekaina de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX1/ekaina24/I/ostirala

 

Talde batean ametsak oso eraginkorrak izaten dira. Nahikoa da batek amets izatea gainerakoak kutsatzeko.

https://youtu.be/QMnccZgEquk

Zure ametsak kutsakorrak izan daitezela!

OTOITZA

Jauna: 

ikasturte honetako lana eskaintzen dizut;

nire ahaleginak besteei zoriona ekartzeko balio dezala

eta niri bakea bilatzen lagun diezadala.

Nire lana lortu nahi dugun mundu hori eraikitzen

laguntzeko ona izan dadila;

nire ekintza guztiontzat opari izan dadila.

Jauna,

nire bizitza guztiontzat pozgarri izan dadila

horregatik esaten dizut:

 

Gure Aita, zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaiguzu gaur egun honetako ogia,
barkatu gure zorrak,
guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero;
eta ez gu tentaldira eraman,
baina atera gaitzazu gaitzetik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!