EGUNEKO DATUAK
asteartea, 10 de ekaina de 2025
A. ELKARTASUNA
Haur Hezkuntza GG_P6_6 / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gaurkoan laburmetrai bat proposatzen dizuegu gogoeta egiteko. Batzuetan, bihotzik ez dutenek maite dute gehien. Robotak "gizaki" askok gure hurbileko pertsonei ematen ez dieguna egin zuen, denbora ematea deitzen da, eta horrela bakarrik hasiko zara sentitzen zure bihotza taupaka ari dela.

Gure lagun eta familikoei eman diezaiekegun oparirik hobena gure maitasuna da. Pentsatu zuek noiz zareten zoriontsu, seguru zuen familiarekin eta lagunekin pasatzen dituzuen momentuak etortzen zaizkizuela gogora, ezta? 


Beraiekin egotea, laguntzea…ze garrantzitsua den bizitzan zoriontsu izateko.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bakarrik egotea gustokoa duzue?
Zeinekin egotea nahiago duzue lagunekin, familikoekin edo bakarrik?
Lagunekin zaudetenean zer gustatzen zaizue egitea?
Familikoekin zaudetenean zer gustatzen zaizue egitea?
Zuen maitasuna ondokoekin partekatzen duzue?

OTOITZA

Familiekoei etxera joatean besarkada bat eman eta maite zaitut esan.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!