EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de ekaina de 2025
GG/DBH/ekainakII/asteazkena

MEREZI DU SAIATZEA

Borroka Libreko garailea besorik eta hankarik gabe

Ekaina ahalegintzearen eta hobetzearen garrantziaz gogoeta eginez eta azkeneko azterketei begira hasi genuen. Ikasturtea ondo amaitzea zen gogoan genuena. Orain entzun adi-adi gaurko proposatzen dizuegun testu hau.

Kyle Maynard-ek, 20 urteko mutil gazteak, gizakiak bizitzari aurpegira begira diezaiokeela eta gorabehera txarrenetan ere arrakasta lortu eta zoriontsu izan daitekeela frogatu du. Fedearen eta familiaren laguntzaz eta norberaren ahaleginez edozer lortu daiteke, lortu ere.

Kyle besorik eta hankarik gabe jaio zen, baina Georgiako (Estatu Batuak) borroka libreko garaileetariko bat izatea lortu du; gainera, munduko errekorra du halterofilia egokituan, 163 kiloko pisua (bere gorputzaren pisua hiru aldiz) altxatu baitzuen.

Eskuak izan ordez besondoak ditu, laguntzarik gabe idazten, jaten eta janzten ikastea, beraz, umetan gainditu behar izan zituen desafioetako bat izan zen. Eta ez zen txarrena izan. Laster kaleko jendearen errukizko begiradei eta onespenik ezari egin behar izan zien aurre. Hala ere, gure mutilak ez zuen adorerik galdu eta egoera hauei kemenez aurre egitea erabaki zuen. “Denei begiratzen diet begietara, euren gisakoa bainaiz. Gutariko bakoitza izaki bakarra da, baina denak gara berdinak, oso baliotsuak Jainkoren aurrerako” azaldu du.

Mutil gazte honek beti sentitu izan du kirolarekiko grina handia. Txikitan beisbolean jokatzen zuen, beste umeek bezala, eta inoiz ez zuen bere elbarritasuna ahal zuena baino gutxiago egiteko aitzakia bihurtu. “Aitzakiak, eragozpenak saihesteko modua dira, eragozpenok gainditzen saiatu ordez” nabarmentzen du.

Gero, mutilak bere benetako bokazioa borroka librea zela ikusi zuen. Metro bat eta hogei zentimetroko altuera du, beraz, baldintza beretan lehiakideei gehiago egitea ez zen kontu erraza izan. Lehenengo urtebete eta erdian, hain zuzen, Kylek ez zuen borroka bat ere irabazi, baina denbora horretan, dio, “otoitzari, familiari eta desafioei aurre egiteko izerdiz eta ahaleginez sakrifikatzeko gogoari esker, tinko eutsi nion neureari”.

Kylek, beraz, desafioei aurre egin zien eta, denboraren joan-etorrian, irabazten hasi zen, asko sakrifikatu arren. Gaur protesi gabe moldatzen da, unibertsitatera doa (bere auto egokituaz) eta inspirazio-iturri da pertsona askorentzat. Hainbat urtetan entrenatzaile izan duenak zera dio: “Kyle ezagutu ondoren, guztiok sentitzen dugu zerbait aldatu dela gure barrenean”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA

ZUREKIN BATERA - ETS:

https://youtu.be/ZTJRsZfS2Yw

 

OTOITZA

Jauna,

irakatsi elkarri laguntzen.

mundu guztiarekin ondo jokatzen

eta egiaren bideari jarraitzen.

Jauna,

bakarrik sentitzen naizenean

pentsa dezadala Zugan

eta nire lagunengan,

guztiok nire ondo-ondoan

zaudetela sentitzeko.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!