EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de ekaina de 2025
A. EKAINAK 12, HAURREN LANAREN AURKAKO MUNDU EGUNA
Haur Hezkuntza eta LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Atzo Haurren Lanaren Aurkako Mundu Eguna ospatu zen. Gaurkoan, haurren eskubideak ekarriko ditugu gogora.

Hemen duzue egun honi buruzko informazio gehiago: https://www.diainternacionalde.com/ficha/dia-mundial-trabajo-infantil#resTit_5 

Egun hauetan lagunekin ikasturtean zehar igaro ditugun momentu politak gogoratzen eta ospatzen gabiltza. Zorte handia dugu egunero eskolara etorri, lagunekin batera ikasi, parkean jolastu…egin dezakegulako.


Baina munduko leku asko eta askotan haurrek ezin dute eskolara joan eta ezin dute jolasten denborarik igaro, eguneroko janari apurra lortzeko lan egin behar dutelako. 


Begiratu ditzagun ondoko argazki hauek:

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Nola sentitzen zarete argazki hauek ikustean?
Haur hauek pozik daudela uste duzue?
Zer beharko lukete pozik egoteko?

OTOITZA

Jauna, lagundu munduko haur guztiei zoriontsu izaten,

eta horretarako, gizarte justuago bat eraikitzen lagundu iezaiguzu,

denok eskolara joateko eta jolasteko denbora izan dezagun.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!