EGUNEKO DATUAK
ostirala, 13 de ekaina de 2025
GG/HH+LH/ekainakII/ostirala

Oporretan dagoen ikaslearen dekalogoa.

1. Oporrak atseden hartzeko dira. Baina atsedenak kurtsoan zehar egindakoen desberdinak izango diren jarduerak egitea esan nahi du.

2. Ondo pasatu. Zure alaitasunak besteak kutsa ditzala.

3. Jolastu gehien atsegin dituzun jolasetara eta asmatu joko berriak. Erabili irudimena.

4. Egin adiskide berriak. Izan adiskide ona, leiala eta eskuzabala.

5. Zure inguruan duzun mundua aurkitu.

6. Etxetik kanpo jolastu. Kirola egin.

7. Garatu zure adimena. Irakurri edo musika entzun.

8. Gogokoen dituzun gauzak egin edo egin nahiko zenukeen zerbait egin.

9. Baliagarri izateko eskubidea duzu.

10. Arduratsu izateko eskubidea duzu, horrelakoa izaten badakizulako eta aske zarelako. Erantzukizuna da ziurrenik zure eskubiderik onena.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • * Zein da gehien gustatu zaizuena? Zergatik?

    * Besteren bat gehituko al zeniokete zerrendari? Zergatik?

    * Dekalogo honetan, zein dira hitz garrantzitsuenak?

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

ZUREKIN BATERA-ETS:

https://youtu.be/ZTJRsZfS2Yw

 

Zenbat jende etortzen zaizu burura egun hauetan? Eskaini iezaiezu abesti hau. 

 

Jesus, guregandik gertu zaude.

Nirekin zaude,

nire ingurukoekin eta nire lagunekin.

Eskerrik asko,

gutariko bakoitzarengandik hurbil zaudelako,

gure gauzetatik hurbil,

gure bizitzatik hurbil.

Gure laguna zara benetan.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!