EGUNEKO DATUAK
astelehena, 16 de ekaina de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
A. Aste berria ilusioz hastera goaz!
TXIMUAREN ISTORIOA
Egun On, lagun On! Azkenaldi honetan gauza asko gertatu dira gure mundu honetan, gure gogoeta egitea merezi dutenak … Gure gizarte honetan zer gertatzen ari da?
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On!
Azkenaldi honetan gauza asko gertatu dira gure mundu honetan, gure gogoeta egitea merezi dutenak … Gure gizarte honetan zer gertatzen ari da? Zeintzuk dira gure bizitzak mugitzen dituzten lehentasunak? Zer egiten dugu besteen alde?
Pazko On, lagun On, aste On!

Bazen tximu bat, zuhaitzez zuhaitz ibiltzen zena. Behin, halaxe zebilela, intxaur ugariz jantzitako intxaurrondo eder bat ikusi zuen.

Hartu zuen intxaur bat eskuetan eta egin zion hozka.Mikatz samarra zuen oskola, ordea, eta bota egin zuen, intxaurraren barruko fruitu gozoa dastatu ere egin gabe

Bizitzan ere halakoxeak gertatzen dira. Batzuk hasten dira zerbait egiten: lanbide bat ikasten, musika-tresna bat jotzen, marrazkiak egiten ikasten.... Baina zailtasunen batekin topo egin orduko, ekindako lanari utzi egiten diote eta, horrela, bukaeraraino iritsi eta hasierako zailtasunak gaindituta, aurkituko lituzketen poztasunak sumatu ere egin gabe geratzen dira.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

* Zein dira ikasketetan gainditu behar ditugun zailtasun nagusiak?

* Zailtasunen bat gainditu behar dugunean, ditugun asmo onak albo batera uzten al ditugu?
 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: ONE SMALL STEP:

https://youtu.be/yWd4mzGqQYo

 

 

OTOITZA: 

Jauna, eman iezadazu indarra
ikasketetan sortzen diren zailtasunak
gainditu ahal izateko.
Ez dezadala adorerik gal
ikasten ari naizenean,
eta hasieran senti dezakedan atsekabea
gaindi dezadala.
Barkatu, Jesus, saiatzea beharrezko zenean
askotan lana amaitu gabe
utzi dudalako.
Eman iezadazu indarra saiatzeko,
gauzak guztion artean banatzeko
eta elkar errespetatzeko.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!