EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de ekaina de 2025
EKAINAK 20, ERREFUXIATUEN NAZIOARTEKO EGUNA
Haur Hezkuntza - LH 1-2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gaur Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela gogoratuko dugu goizeko gogoetan. Ez da ospatzeko eguna, munduan sufritzen ari den jendea badagoela gogoratzekoa baizik. Denon artean gizarte hobea eraikitzea garrantzitsua dela azpimarratuko dugu, horrela lortuko baitugu munduko leku guztietako pertsonak hobeto bizitzea.


Hona hemen informazio gehiago lortzeko loturak: 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Errefuxiatuen_Mundu_Eguna 

https://www.diainternacionalde.com/ficha/dia-mundial-refugiado 

https://www.acnur.org/dia-mundial-del-refugiado 

https://www.un.org/es/observances/refugee-day

Munduko leku ezberdinetan badaude pertsona asko beraien etxetik eta herrialdetik irten egin behar dutenak, gerran daudelako, ezberdin pentsatzen dutelako…ez dute herrialdea utzi nahi baina bizitzen jarraitzeko modu bakarra dela ikusten dute…


Pertsona hauek sufrimendu eta tristura handia izaten dute bere barnean eta tamalez, beste herrialde batera iristean ez dute erraza izaten leku berri bat topatzea.


Beraiek izango ditugu gogoan gaurko gogoetan, eta pertsona guztien giza eskubideen alde lanean jarraitu behar dugula gogoratuko dugu.

OTOITZA

Entzun dezagun abesti hau mezua denok ondo barneratzeko:

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!