EGUNEKO DATUAK
astelehena, 15 de iraila de 2025
GOIZEKO GOGOETA - 2.2.5
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

Egun on!

Hasi dugu egun berria. Gauza berriz beteta dator, ikasteko, partekatzeko, gozatzeko gauzez,…      

Une horiek pertsona askorekin ematen/partekatzen ditugu. Horien laguntzari esker gaude hemen. Beti dira gure lagun, beti egiten dute gurekin bat. Maite gaituzte eta ondo zaintzen gaituzte, egunero. Gure gurasoak, senideak, adiskideak, entrenatzaileak, begiraleak, lasalleko anaiak,… dira. Imajinatzen duzue horiek gabe bizitzea? Egiaz gure gaurko bizitza pozik eta zorioneko sentitzeko modukoa da. Hainbeste maite gaituzte….    

Orain pentsatu horien arteko pertsona batean. Aukeratzea zaila bazaizu, pentsatu zenbaitengan. Gaur pertsona horrentzat / horientzat maitasunezko eta esker oneko mezu bat ere pentsatzeko eskatzen dizugu.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Hartu minutu batzuk horretarako, zure lekuan, isiltasunean. Bolaluma eta papera erabil ditzakezu mezu labur bat idazteko. Edo, beste barik, mezua pentsatu eta berau adierazteko modua aukeratu: musua, besarkada, irribarre gozoa, …; eta gero mezua noiz emango diozun/diezun erabaki.

Jakin dezagula maite gaituzten pertsona guztien laguntasuna gozatzen, baloratzen eta eskertzen. Jakin dezagula eurekin gure bizitzan bat egiten. 

OTOITZA

PARÁBOLA DE LA CASA SOBRE ROCA:

https://www.youtube.com/watch?v=4UtyrgFTsl8

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!