EGUNEKO DATUAK
asteartea, 16 de iraila de 2025
GOIZEKO GOGOETA. Ikasturteko lehenengoa
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Egun on

Zer moduz hasi dugu astea? Beti bezala, baina hemen gaude ikasturte hasieran, aste berri honetan, agian lehenengo eguna duzue goizez eta arratsaldez, animo, berehala ohituko gara ...

Astea hasteko Jesusen hitzak entzungo ditugu, batzuetan Jesusen hitzak nahiko dira baina atzokoak oso azkar ulertzen dira, entzun:

«Ez da pertsonarik bi nagusi zerbitza ditzakeenik; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jesusen eta diruaren laguna izan».

 

Egun hauetan ere, udarari agur esango diogu eta udazkenean sartuko gara. Udazkena, udararen azkena. Udaran bizi izan ditugunak gogoratu eta bihotza ere udazkenerako prestatzen dugu. Lanean sendo aritzeko garaia. Iraileko azken egun hauetan aprobetxa dezagun denbora, eskolako eta etxeko lanetarako. Zaindu ditzagun etxekoak eta gure ingurukoak. 

 

Baina udazken honetan lantxo bat daukagu, begiratu ikasturte honetako posterra: Zer agertzen da bertan? Gustoko al dituzue ponpak egitea? Zenbat denbora eman dezake ponpa batek lehertu aurretik? Zenbait momentuetan, posterreko ponpei erreparatuko diegu, guk ere, gure denbora behar izaten baitugu "lehertu, nekatu, hasarretu, umorez aldatzeko... 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
OTOITZA

IRAKASLEAK: -BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!    

IKASLEAK: -BETI!!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!