EGUNEKO DATUAK
larunbata, 20 de iraila de 2025
GOIZEKO GOGOETA: Ikasturteko bosgarrena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarren hamabostaldian Euskal Herriko Donostia hirian antolatzen den zinemaldia da. Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioak A maila goreneko zinemalditzat izendatua du. Lehen ekitaldia 1953ko irailaren 21ean izan zen. Europan garrantzitsu, entzutetsu eta zaharrenetarikoa da, Espainian garrantzitsuena eta baita gaztelania hiztunen estatu eremu geografikoan ere. Egoitza nagusia Kursaal elkargunean du, halere zinemaldi honetako zenbait ekitaldi Victoria Eugenia antzokian ere egin ohi dira. Sari nagusiak Urrezko Maskorra film onenari eta ohorezko Donostia Saria dira.

2007tik aurrera zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Donostia Zinemaldia da (gaztelaniaz Festival de San Sebastián eta ingelesez International Film Festival).

Bere historiako gertakari garrantzitsuenetakoak honako hauek dira: Alfred Hitchcock zuzendariaren North by Northwest filmeko mundu mailako estreinaldia, Star Wars sagaren europar estreinaldia, Tim Burtonzuzendariaren Batman europar estreinaldia, Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jonesek antzeztu zuten The Legend of Zorro filmaren europar estreinaldia edota Woody Allenen Melinda eta Melinda filmaren mundu mailako estreinaldia izan dira.

Bere mende erdi baino gehiagoko izatean, zinemaldiak zinema munduko talentu berrien askoren aurkikuntza gauzatu du, era berean jadanik sona handia zuten sagaratutako nazioarteko izarren agerpena eta babesaz ere gozatu ahal izan du, horien artean Gloria Swanson, Bette Davis, Glenn Ford, Gregory Peck, Elizabeth Taylor, Sophia Loren, Audrey Hepburn y Alfred Hitchcock, modernoagoak Robert de Niro, Antonio Banderas, Pedro Almodóvar, Al Pacino, Woody Allen, Tim Burton, Javier Bardem, Richard Gere, Glenn Close, Michael Douglas, Catherine Zeta-Jones, Mel Gibson, Demi Moore, Charlize Theron, Adam Sandler, Ben Stiller, Brad Pitt, Naomi Watts eta Ian McKellen daudelarik. Aurten ospetsuen artean, Sam Neill, Costa-Gravas, Penelope Cruz, Kristen Steat, Donald Sutherland, …… baina zinema berak bereganatzen duen protagonismoak eta zinemaldian donostiarrek duten parte-hartzeak ekitaldian parte hartu edo bisitatzen dutenentzako nolabaiteko erakargarritasun bat da. Gizartearen konpromisoa eta zinema independentearen babesa zinemaldiaren azken ekitaldietako ezaugarrietako batzuk bilakatu dira.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

 

Uda honetan, martxan jarri ditugu gure ikastetxeetako udako ekintza: udaleku, kanpaleku..

Gozatu ditzagun bizi izandakoak gogoratzen....

 

https://youtu.be/mlEU23B-ViM

 

 

OTOITZA

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!!!

 

Lagundu, Jauna,

hasi berri dugun egun honetan

atsegin dituzun gauzak egin ditzagun.

Lagundu, Jauna.

Besteen zerbitzura egon gaitezela gaurkoan,

batez ere gehien behar gaituenari laguntzeko.

Lagundu, Jauna.

Emaguzu gaur bizitzeko poztasuna,

inguruan ditugun pertsonen gauza onez

ohartzeak emango digun alaitasuna.

Lagundu, Jauna.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!