EGUNEKO DATUAK
larunbata, 20 de iraila de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/IrailaII
Ikasturte berria, lagun berriak, irakasle berriak...

Dagoeneko martxa hartuta izango zara ikasturtean, ez al da horrela? Oporrak, laburrak izateaz gain, oso urrun geratu direla esan daiteke eta orain buru belarri ikasturte berrian gaude murgildurik. Lehenbiziko egunetako nagiak erabat gainetik astinduta inguruari begiratuko diogu. Zer ikusten duzu? Ba al duzu ikaskide berririk aurten ikasgelan? Agian ezagunak dituzu, baina iaz beste gelan zeuden edo beste ikastetxe batetik etorritakoren bat...

Denok izan gara inoiz estrainekoz lekuren batean. Denok sentitu gara inoiz "berriak" lekuren batean, momenturen batean... Gogoan duzu zu berritzat ikusten zintuzten momenturen bat? Ez da beti egoera erraza izaten, horregatik da garrantzitsua berriengana gerturatzea eta laguntzarik behar duten galdetzea. Gure esku dago berriak gustora senti daitezen eta hasierako sentsazio deseroso hori samurtzea.

Behar bada, irakasle berriak ere aurkituko zenituen. Ez beldurtu, gerturatu zaitez lasaitasunez haiengana eta lasai galdetu ulertzen ez duzuna eta kezkatzen zaituena esaiezu askatasun osoz. Gogoratu Zaintzeko eta sortzeko garaia dugula, elkarri laguntzeko eta elkarrekin mundo hobeseago bat sortzeko.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer eskatzen diozu ikasturte berriari?

 

Zer eskeiniko diozu ikasturte berriari?

 

Nola gustatuko litzaizuke zu ongietorria izatea lehenbizikoz ikastetxe berri batean?

OTOITZA

Taldeka, ikasle edo irakasle berriei ongietorria emateko dekalogo bat sortuko dugu. Bukatzean elkarjartzea proposatzen da, denon artean dekalogo txukun bat idatzi eta gelako leku ikusgarri batean jarriko dugu. Amaitzean, litekeena da jabetzea berrientzako balio duen horrek aurretik ezagunak garen guztiontzako ere egokia dela.

Dinamika luzatzen bada beste momenturen batean jarraitu daiteke, tutoretza saioren batean esaterako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!