EGUNEKO DATUAK
larunbata, 20 de iraila de 2025
GOIZEKO GOGOETA - 1.2.5
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Azkeneko garai hauetan, naturaren alde mugimendu bat sortzen ari da, gazteen artean, neska norvegiar bat, GRETA THUNBERG, buru delarik. Mundu osoan zehar, natura babesteko manifestazioak ospatzen dira. Ikusi al dituzue noizbait? Parte hartu al duzue baten batean? 

Web orri honetan irudi ezberdinak ikusi ahal izango ditugu. (aldaketa klimatikoa aldarrikatzen duten gazteen irudiez osatuta dago)

https://irutxulo.hitza.eus/2019/09/27/justizia-klimatikoa-eta-sistema-aldaketa-aldarrikatu-dute-milaka-gaztek-arratsaldeko-manifestazioan/

 

 

Guk ere, Jesusen hitzak entzuten baditugu natura babesteko pista batzuk aurki dezakegu.

 

Babestu dezagun natura, gure ETXEA.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

PIRRITX ETA PORROTX: AMALUR. Zaindu dezagun natura.

https://youtu.be/LmCdQQSt7IE

 

OTOITZA

Bibliatik – Hasiera 1, 1-5

Itxi itzazu begiak indarrez, indar handiz, Dena ilun dago.

Orain belarriak estali. Dena isilean.

Aspaldi, orain dela asko eta asko, mundua hasi baino lehenago, dena ilun zegoen, dena isilik.

Ez zegoen jenderik …. Ez txoririk. Ez animaliarik.

Orduan Jainkoak esan zuen:

-Izan bedi argia! Izan dadila eguna! Izan dadila eguzki distiratsu bat!

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!