EGUNEKO DATUAK
astelehena, 22 de iraila de 2025
ONGI ETORRIA, IKASTURTE BERRIRA !
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

BIBLIAKO IRAKURGAIA:  Ben Sirak 2, 6

«Izan uste on Jainkoarengan, eta berak lagunduko dizu, zuzendu zeure jokabidea eta itxaron berarengan».

IRAKURGAIA

Baziren behin lau hazi, adiskide zirenak eta haizeak oihaneko soilgune batera eraman zituenak. Han, lurrean ezkutatuta geratu ziren, erne, hazi, garatu eta zuhaitz eder bilakatzeko aukeraren zain.

Baina lehenengo hazia ernetzen hasi zenean, denak ohartu ziren hura ez zela gauza erraza izango. Soilgune hartan, hain zuzen ere, tximino-talde bat bizi zen… eta tximinoek hazten ikusten zuten edozein landareri bananak jaurtitzen zizkioten. Hala, dibertitu egiten ziren eta, gainera, bananak jaurtitzen ikasi eta soilgunea garbi, soil eta landarerik gabe mantentzen zuten.

Lehenengo hazi hartatik sortu zen landaretxoak hain banana-kolpe handia jaso zuen, ezen ia erdibiturik geratu baitzen. Eta hiru lagunei bere ezbeharraren berri eman zienean, denak ados egon ziren: ernetzeko, hobe izango zuten tximinoek beste leku batera alde egin arte itxarotea.

Denak egon ziren ados… bat izan ezik. Honek saiatu, behintzat, egin behar zuela pentsatu zuen. Eta hara, saiatu zenean, banana-kolpe galantak erditik makurtuta utzi zuen. Beste haziek, aho batez, saiatzeari uzteko eskatu zioten, baina hazi txikia tematia zen eta zuhaitz bilakatu nahi zuen. Behin eta berriz saiatu zen hazten, gora egiten. Eta behin eta berriz banana-kolpea hartzen zuen. Gure landaretxo txikiari esker, tximino txikien punteria gero eta hobea zen, banana-kolpeaz landaretxoa beti makurtuta uzten baitzuten.   

Baina hazitxoak ez zuen amore eman. Banana-kolpe bakoitzaz beroago saiatzen zen. Horrela, egunetan, asteetan eta hiletan, gure landaretxoak tximinoen erasoa jasan zuen, eta hauek ia beti makurrarazten zuten.

Baina egun batean ez zen makurtu. Banana-kolpe bat jaso zuen, eta gero beste bat, ondoren beste bat, baina ez zen makurtu. Hainbeste kolpe hartuta zegoen, hainbestetan makurtu zen, ezen orain gogorgunez eta orbainez betea baitzegoen eta, horiei esker, beste landareak baino sendoago hazten eta garatzen ari baitzen. Hala, landarearen zurtoin mehea lodituz eta gogortuz joan zen, bananaren kolpea arazo barik 

jasateko bestean. Eta ordurako hain zen sendoa, ezen tximino txikiek ezin izan baitzuten landarea lurretik atera. Gure landarea hantxe geratu, hazi eta garatu zen; gora eta gora egin zuen… gogor, sendo, indartsu.

Bere enborraren aparteko sendotasunari esker, ondorengo zailtasun eta arazo guztiak gainditu ahal izan zituen eta oihaneko zuhaitzik handiena eta ederrena bilakatu zen. Bitartean, bere aspaldiko lagunek lurrean ezkutatuta jarraitzen zuten, beti bezala, tximinoek noiz alde egingo itxaroten. Ez zekiten tximinoek beren banana-kolpeez landareen zutoinak/enborrak gogortu eta sendotu eta, hala, zuhaitzok edozein eragozpeni aurre egiteko prestatzen zituztenik. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Ikasturte berria hasi dugu. Abentura handi gisa har dezazun nahi dugu. Ikasturte honetan helburu asko lortu nahi izango dituzu, helmuga askotara iritsi nahi izango duzu… eta gaindituko dituzun eragozpen, traba eta arazoei esker, arrakasta lortzeko behar zenuena garatuko duzu. Ez ahaztu: ahalegintzea funtsezkoa da abentura handi honetan.

"El aplaudido gesto de Diego Méntrida que le hizo perder una medalla de bronce"

https://youtu.be/-t5-g9H5j7s

 

OTOITZA

BIDEOA: El esfuerzo: Ballerina: https://youtu.be/JqkqXxU5TSA

OTOITZA

Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, hasi dugun ikasturte honegatik.

Egin iezaguzu argi, egokiro erantzuteko.

Indar ezazu gure borondatea, nagikeriari eta adorerik ezari gehiago egiteko.

Ikas dezagula gure trebetasunak mundua hobetzeko erabiltzen

eta jakin dezagula gure ingurukoekin abentura handi honetan bat egiten. Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!