EGUNEKO DATUAK
astelehena, 22 de iraila de 2025
GOIZEKO GOGOETA: Ikasturteko laugarrena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

LATORRIZKO KOROA

“Bazen behin ezertxo ere ez zuen eskalea. Malabarismoak egiten zituen diru apur bat lortzeko eta bizimodua ateratzeko. Hara eta hona ibiltzen zen, jantzi pobreak aldean eta kapela berdea buruan.

Pobrea zen, baina zoriontsua. Ez zuen ezer desiratzen … eta badakigu ezer desiratzen ez dugunean, zoriontsuak izaten garela.

Egun batean, kaleetatik zehar zebilela, latorrizko koroa zahar bat ikusi zuen mutiko baten buruan.

Eskalea aho zabalik geratu zen eta zera pentsatu zuen: Pozaldi galanta hartuko nuke kapela berdea erantzi eta latorrizko koroa hori jantzi ahal izango banu!

Nahi arraro hau sortu zitzaionean bihotzean, joan zitzaion zoriona aldetik.

Bukatu zitzaion gozatzea. Latorrizko koroa zuen amets. Koroa hura nahi zuen… eta lehengo gizon alaia gizon triste bihurtu zen.

Orduan gauza bat bururatu zitzaion.  Malabarismoen irabaziak koroaren truke emango zizkion mutikoari. Eta halaxe lortu zuen koroa. Gauza politagorik! Aurrerantzean zoriontsuago izango zen...

Bai zera! Aurrerantzean gauzarik arraroenak eta zentzugabekoenak nahi zituela konturatu zen… eta azkenean latorrizko koroa hura kapritxo bat baino ez zela ulertu zuen. Mutikoari bueltatzea erabaki zuen. Eta itzuli zionean, berriz sentitu zen libre, berriz zoriontsu, hasieran bezala”.

 

Istorio honek adierazten digu daukagunarekin pozik egon eta ikasturtearen hasieratik gogoz lan egin behar dugula, gauza berezi eta arraroen gurariz egon gabe…. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

THABITA: Un jefe en pañales, pelikulatik ateratako abestia.

 

https://youtu.be/_cHsEWdECz8

 

OTOITZA

Jesus, Zugan benetako laguna aurkitu dut.

Lagunen alde zeure bizitza eman zenuen atseginez,

kexarik gabe, inolako oztoporik jarri gabe.

Arren, izan zaitez ikasturte honetan nire lagun,

lagun iezadazu ikasketetan,

eta ez al dut zu tristatzeko moduko ezer egingo.

 

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!