EGUNEKO DATUAK
igandea, 5 de urria de 2025
GOIZEKO GOGOETA/Urria/astelehena/II

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

Egun on! Zer moduz? Zer moduz asteburua?

Aste berri baten aurrean gaude, ea, gauza asko bizitzen ditugun.

Astea hasteko, Jesusen mezua hona ekarriko dugu, eskerrak emateko mezua, zenbat gauza dauzkagu eskertzeko? (Zerrenda bat egin dezakegu)

 

Gau batean egin nuen amets Jesusekin hondartzatik zehar paseatzen ari nintzela. Bitartean, zeruan, nire bizitzako eszena asko ikus nitzakeen.

Eszenak pasatu ahala, oinatz batzuk ikusten nituen harea gainean.

Konturatu nintzen, orduan, batzuetan bi pare agertzen zirela; beste batzuetan, bat bakarrik.

Honek biziki kezkatu ninduen, ohartu nintzelako oinatz-pare bakarra nire bizitzako aldirik latzenetan eta tristeenetan, benetan sufritzen ari nintzenean, agertzen zela.

Jesusi galdetzea erabaki nuen:

“Jesus, zuk esan zenidan zuri jarraitzea erabakitzen banuen, beti izango zinela nirekin, beti izango zintudala bidelagun. Hala ere, igarri dut nire bizitzako une latzenetan, zailtasun eta arazo gehien izan ditudanean, oinatz-pare bat bakarrik egon dela harea gainean. Ez dut ulertzen zergatik, zure beharrik handienean egon naizenean, bertan behera utzi eta abandonatu nauzun”.     

Jesusek begietara begiratu eta esan zidan:

“Ene semea, maite zaitut eta sekula ez zaitut bakarrik utzi. Larrialdi eta estualdietan, zuk oinatz-pare bakarra ikusi duzun horietan, nik neure besoetan eraman zaitut”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Gure bizitzako une eta aldi guztiak ez dira gozo eta atseginak. Une eta aldi horietan behar dugu, batez ere, Jesusen presentzia. Bere jainko-legeaz lasai gaitzan behar dugu. Sentitu dugu Jesusen presentzia halako une eta aldietan? Sentitu dugu bidean, gure ondoan, gure lagun?

OTOITZA

BAKARRIK HAZTEN DEN HAZIAREN PARABOLA: (VALIVAN).

https://youtu.be/BS9pGbSWUe4

 

OTOITZA

Eskerrak, Jesus,

bizitzarengatik.

Eskerrak ikasturte honetan

ikasten ari garen guztiagatik.

Eskerrak guraso,

irakasle eta lagunengatik.

Eskerrak, Aita Jainkoa,

zure seme-alabak garelako.

Eskerrak, Jesus,

gure ondoan zaudelako.

ESKERRAK BIHOTZ-BIHOTZETIK.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!