EGUNEKO DATUAK
igandea, 5 de urria de 2025
GG/LH4-5-6/Urria/astelehena/II
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Egun on!!

Berriro hemen aste bat daukagu aurrean gauza pila egiteko. Gaur aste hasteko ez dugu ebanjelioa irakurriko, atzokoa pixka zaila zen ulertzeko, baina mezua baietz ulertuko duzu: Jesusek mundu berri bat eraiki behar dugula esaten digu. Baina zer egin behar dugu mundu berri bat lortzeko, agian, mailu eta iltzeak hartuko ditugu, edo hondeatzaile batekin edo ……   Ez, Jesusen mundua MAITASUNArekin eraikitzen da.  Egunero aukera pila dauzkagu mundua aldatzeko, ea egiten dugun, ANIMO.

Aholku bat Jesusekin topo egiteko eta bere mezua aurrera eramateko:

 

“Ez dugu hitz egin behar Jainkoarekin, hura gure baitatik kanpo balego bezala. Geure barruan dugu hura. Hoberena, begiak ixtea da eta isilik gelditzea, haren Presentzia sentitu eta onartzeko. Ez dugu jardun behar hartaz pentsa eta pentsa, soilik gure buruan balego bezala. Gure izatearen barruenean dago hura. Geure bihotzean bilatu behar dugu hura.

Garrantzizko gauza da behin eta berriz jardutea, lehenengo esperientzia izan arte, pobreena izanik ere, unetxo bakan batzuk irauten badu ere esperientziak. Egunen batean sumatzen badugu ez gaudela bakarrik bizitzan, atzematen badugu Jainkoak maite gaituela guk merezi gabe, dena aldatuko da orduan. Ez du axola hartaz ahazturik bizi izana. Jainkoagan sinestea, beste ezer baino lehen, guretzat duen maitasunaz fidatzea da”. Jose Antonio Pagola

 

OTOITZA

OTOITZA

Lagundu, JESUS, hasi berria dugun egun honetan, atsegin eta ez atsegin dituzun gauzak egin ditzagun.
Lagundu, JESUS, egizu guk gaur besteak, behartsuenak batik bat, zerbitzatzea.
Lagundu, JESUS, emaguzu gaur bizi-poza eta gure inguruko gauza on eta ederrak ikustearen poza.
Lagundu, JESUS.

 

Bideoa:

 

 

Baloreak: https://www.youtube.com/watch?v=geAXSrUYXUM

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!