EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 8 de urria de 2025
GOIZEKO GOGOETA/Urria/asteazkena/II

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

Urtero urria Misiolarien hila izaten da, noizean behin beraien lana ezagutuko dugu:

 

Gaur, oro har, misiolariez hitz egingo dugu, baina gaurko gogoeta besteen alde ahalegintzen den edozeini dagokio, Jesusen agindu nagusia betetzen duelako.


Oso aspaldi, Stanford-eko ospitale batean boluntario nengoela, Liz izeneko neskatila bat ezagutu nuen. Oso gaixotasun arraroa eta larria zuen. Sendatzeko zeukan aukera bakarra bost urteko nebaren odolaren transfusioa egitea zen. Antza denez, nebak gaitz berbera jasana eta gainditua zuen eta horri aurre egiteko antigorputzak garatuak zituen. Sendagileak mutikoari  arrebaren egoeraren berri eman eta ea neskatilari odola emateko prest zegoen galdetu zion. Mutikoa zalantzan egon zen unetxo batean. Gero, esan zuen:

-       Bai, emango diot.

Transfusioa egin bitartean, arrebaren ondoan beste ohe batean etzanda zegoela, irribarre egin zuen neskatilaren masailetara kolorea etortzen ikusi genuenean. Baina, halako batean, zurbil-zurbil geratu zen eta irribarrea itzali zitzaion. Sendagileari begiratu eta galdetu zion:

-       Esadazu, noiz hilko naiz?

Orduantxe ulertu zuen sendagileak lehen mutikoaren begietan ikusitako zalantza; txikia zenez ez zuen sendagileak azaldutakoa ulertu. Uste zuen odol guztia emango ziola arrebari, bizia emango zuela arrebagatik. Eta prest zegoen. 

OTOITZA

 

LEGAMIAREN PARABOLA (VALIVAN):

https://youtu.be/e6D3-d6W-Ls

 

OTOITZA

Eskerrak, Jesus,

bizitzarengatik.

Eskerrak ikasturte honetan

ikasten ari garen guztiagatik.

Eskerrak guraso,

irakasle eta lagunengatik.

Eskerrak, Aita Jainkoa,

zure seme-alabak garelako.

Eskerrak, Jesus,

gure ondoan zaudelako.

ESKERRAK BIHOTZ-BIHOTZETIK.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!