EGUNEKO DATUAK
ostirala, 10 de urria de 2025
GOIZEKO GOGOETA/Urria/ostirala/II
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

BARKAMENA BEHARREZKOA DA GURE BIZITZAN

 

Erraldoiak eta dragoiak arerio handiak ziren betidanik. Baina asko ikasi zuten haserrea hasi zenetik. Orain ez zituzten milaka erraldoi edo dragoi hiltzen ziren gerra handiak eragiten. Ez ziren hain leloak! Orain bola-jokoak antolatzen zituzten urtero. Erraldoi bat dragoi baten aurka. Galtzen zuena irabazlearen morroi bihurtzen zen urtebeterako. Dragoi batek irabazten bazuen, erraldoi indartsu bat izango zuen lan astun guztiak egiteko. Erraldoiak irabazten bazuen, hegaldiak eta sua doan izango zituen urtebetean.

Hala, ez zegoen hilik, baina gero eta gorroto handiagoa zioten elkarri. Irabazleak gero eta ankerragoak ziren galtzen zutenekin, galdutako guztiengatik mendekua hartzeko. Iritsi zen bola-jokoan irabazi nahi ez zuten eguna. Ez galtzea zen helburua.

Beldurrik handiena Yonk erraldoiak zuen, bola-jokalaririk onena zen arren. Inoiz ez zuen galdu. Dragoi asko izan zituen morroi… eta hauek nahi bat bakarrik zuten: Yonkek galtzea eta eurek mendekua hartu ahal izatea. Horregatik zion Yonkek hain beldur handia galtzeari. Batez ere azkeneko urteko partidatik, jaurtialdi batean lehenengoz huts egin zuenetik. Beraz, zerbait aldatzea erabaki zuen.

Hurrengo urtean berriz irabazi zuen. Dragoi morroiarekin etxera iritsi zenean, honek izan zitekeen traturik txarrena jasan beharko zuela uste zuen, baina Yonkek bestelako proposamena egin zion.

-        Hara, aurton ez zara nire morroia izango. Bola-jokoan arituko gara eta nire sekretu guztiak irakatsiko dizkizut. Baina gauza bat agindu behar didazu: datorren urtean, zure partida irabazten duzunean, ez diozu zure erraldoiari tratu txarrik emango. Ni zurekin egiten ari naizen gauza berbera egingo duzu.

Dragoiak pozik onartu zuen proposamena, jakina. Eta Yonkek promestutakoa bete zuen: urte horretan ez zuen hegaz egin, ez zen dragoiaren suaz berotu. Dragoiak ere bete zuen berak agindutakoa, eta ondorengo urteetan biek gauza bera egin zuten. Yonken ideia izugarri zabaldu zen… eta urte gutxian erraldoi eta dragoi asko aritu ziren bola-jokoan, aspaldiko borrokak eta tratu txarrak ahaztuta. Joko-lagun gisa tratatzen zituzten batzuek besteak, arerio gisa tratatu gabe.

Handik urte askora Yonkek bere lehenengo partida galdu zuen. Baina ordurako ez zuen galtzeko beldurrik, berak jarri baitzion azkena erraldoien eta dragoien arteko gorrotoari. Dragoiak morroi bihurtzeari uko egin zionean, bakearen lehenengo hazia erein zuen, erraldoien eta dragoien artean ia ezinezko zen bakearen hazia.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

 

Barkatu esatea oso erraza da baina zergatik kostatzen zaigu hainbeste benetako barkamena eskatzea edo besteei barkatzea? Ez da egia jarrera honek, barkamena jaso eta emateak, gorrotoak eta mendeku-nahiak baino ongizate handiagoa eragiten digula?

Nola transmiti diezaiekegu besteei barkamena beharrezko dela gure bizitzan? Nola adieraz diezaiekegu Jesusen etsenpluari jarraitzeko behar-beharrezko dela?

Baina gogoratu, barkemena eskatu beharrean, egokiena jokaera txar eta desegokiak ez burutzea da, horrela, zuzen eta egoki arituz, ez da barkamenik eskatu beharko

OTOITZA

BI SEMEEN PARABOLA: (VALIVAN):

https://youtu.be/6CwbRmMelgY

 

OTOITZA

Eskerrak, Jesus,

bizitzarengatik.

Eskerrak ikasturte honetan

ikasten ari garen guztiagatik.

Eskerrak guraso,

irakasle eta lagunengatik.

Eskerrak, Aita Jainkoa,

zure seme-alabak garelako.

Eskerrak, Jesus,

gure ondoan zaudelako.

ESKERRAK BIHOTZ-BIHOTZETIK.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!