EGUNEKO DATUAK
igandea, 2 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/LH3-4-5-6/Azaroak/II/astelehena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

 

ALFONBRA MIRAGARRIA

 

Pin sendia etxe handi batean bizi zen. Egongelan kolorea galdutako alfonbra zahar bat zegoen. Amak bazter batera eraman zuen behin, horren itsusia iruditzen baitzitzaion, eta, mahaitxo bat eta pitxer bat gainean zituela, hantxe utzi zuen.

Ez zekien inork alfonbra hura miragarria zela. Norbaitek "eskerrik asko guztiagatik" esanez gero, alfonbra hegan aterako zen.

Arratsaldero, familia egongelan biltzen zen eta, isil-isilik, telebistari begira egiten zuen denboralditxo bat. Ez zuten inoiz ezertaz hitz egiten; telebistari begira, halaxe ematen zituzten orduak.

Arratsalde batean, ordea, txinpartak botatzen hasi zen telebista eta hondatu egin zen. Zer egin? "Teknikariari deituko diogu", esan zuen aitak. "Eta, hura etorri bitartean, zer?", esan zuen norbaitek. "Gauza ugariri buruz hitz egin genezake". Hala, gurasoak eta seme-alabak lanari, eskolari, lagunei, etxeari eta beste hainbat gauzari buruz hizketan hasi ziren. Ohera zihoazela, txikienak hauxe esan zuen: "Oso gustura egon naiz zuekin guztiokin hizketan. Eskerrik asko guztiagatik". Eta hau esan zuenean, familia osoa, mahaia eta pitxerra gainean hartuta, hegan hasi zen alfonbra eta, halaxe, hegan, leihotik atera zen.

Han goian izarrak oso gertutik ikusi zituzten eta behera begiratuz gero, berriz, hiriko argiak nabari ziren. Orain, Pin familiak, telebista ikusi ezezik, arratsaldero alfonbra gainean hegaldi ederra egiten du hiri gainean eta hainbat gauzaz hitz egiten dute beren artean.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zein gauza on egin zuen alfonbra miragarriak?

Gelan, etxean... izan ote genezake alfonbra miragarririk? Nola, noiz...?

 

Abestia: Maite Losada - Ikusten zaitut: https://youtu.be/MK_-XakY3Ns?si=2_29UBGwyVDwCAmp

 

 

OTOITZA

OTOITZA


Ene Jainko, familia guztien Aita,

egizu gure familia Jesusen hezieraren gune izan zen familia haren antzeko,

eta izan bedi gure etxea haienaren pareko,

bertan guztiok elkar zain dezagun eta gauzak elkarrekin bana ditzagun,

behar dugun oro izan dezagun guztiok.

Irakats iezaguzu zer egin behar dugun inbidia dugunean,

edota gure gauzez bakarrik arduratu eta inori laguntzen ez diogunean.

Eskerrik asko, Jauna, aitona-amonak eman dizkiguzulako.

Mila esker kontatzen dizkiguten istorio guztiengatik

eta horrenbeste gauza egiten laguntzen digutelako.

Eskerrik asko, oinetakoen lokarriak lotzen dizkigutelako eta

gurekin paseatzeko denbora dutelako. Bedeinka itzazu, Jauna.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!