EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 5 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/Azaroak/asteazkena-I
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. 

GAUZAK ONDO EGITEN

 

Gure lanean honako lema hartu behar dugu gogoan: "Hasitakoa bukatu beharra dago".

Askotan, lan berri bati ekiten diogunean, hasieran ilusio handiz eta gogoz hasten gara, baina berehala aspertzen gara. Are gehiago, lana luzea denean eta egiteko denbora luzea eskatzen digunean. Baina pentsatu zer gertatuko litzatekeen jende guztiak hori egingo balu. Aurkikuntza eta tresna berri ugari ez zituen inork asmatuko. Gu ez gara inoiz asmatzaile izango agian, baina gizarte honetako kide gara. Esaterako, etxera telebista konpontzera teknikari bat etorri eta "gaurkoz nahikoa egin dut eta bihar edo etzi etorriko nahiz berriro" esango baligu, zer pentsatuko genuke?

Hasitakoa bukatzea ezinbestekoa da. Ziurrenik behin baino gehiago  geure buruarekin gustura sentituko ginen lan luze eta zail bat azkenean bukatu dugulako, eta gure poztasuna ere halakoxea izan da, handia benetan, lan erraz bat eginda sentituko genukeena baino handiagoa. Agian ahalegin handiena eskatzen diguten gauzak dira baliorik handienekoak.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Minutu bat pentsatzeko: Zer irakatsi digu gaurko ipuinak? Batetik, gaixoez gogoratu behar dugula, bisitatuz eta deituz. Bestetik, dirua ez dela gauza guztietarako beharrezko; ez da behar dirurik pertsona bat pozteko. Gauzarik txikienak dira askotan, bihotzez egiten badira, baliotsuenak: norberak landatutako landarea/lorea, irribarre bat, besarkada bat, bisita bat, … Guztiok egin ahal ditugun gauzak dira, beraz, hasi! 

 

Bideoa: Coca-Cola: Happiness starts with a smile https://www.youtube.com/watch?v=1veWbLpGa78 

 

OTOITZA

OTOITZA 

 


Eskerrik asko, Jesus,

ikastordu bakoitzean

zerbait lortzen saiatzeak

eta lan egiteak

zenbat balio duen

jakinarazten diguzulako.

Ondo egindako lana

amaitzen dugunean

sentitzen dugun alaitasunagatik,

eskerrik asko.

 

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE! 

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!! 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!