EGUNEKO DATUAK
osteguna, 6 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/LH3-4-5-6/Azaroak/II/osteguna
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

BIHOTZ BERRITZEA DA KONTUA

 

Handitu behar duzuen haziak zarete.

Distira egiten duten izarrak zarete.

Legamia zarete, bai eta gatza ere,

argi egiten diguten zuziak zarete.

Egunero jaiotzen den egunsentia zarete.

Aleak ematen hasi diren galburuak.

Ezten eta laztan, biak zarete zuek,

bidaliko ditudan lekukoak.


ZOAZTE, LAGUNOK, MUNDUAN ZEHAR,

MAITASUNAREN BERRI EMANEZ,

BIZITZAREN, BAKEAREN ETA

BARKAMENAREN MEZULARI IZANGO BAITZARETE.

IZAN ZAITEZTE, LAGUNOK, NIRE PIZTUERAREN LEKUKO,

ZOAZTE NIRE IZATEAREN BERRI EMANEZ, ZUEKIN BAINAGO.

(Cesáreo Gabarain)

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

 

MUGARIK GABEKO PAILAZOAK

Mugarik gabeko Pailazoak gobernuz kanpoko erakundea da. Bartzelonan sortu zen 1993an. 

Artista-talde honek galdera soil bat egin zuen: Nola lor dezakegu mundu hobexeagoa? Eta bururatu zitzaien ondoen egiten dutena egitea: irribarrea eragitea. Ume askok horixe behar dute, gerra-lekuetan bizi direlako edo gerratik ihesi doazelako, gaixorik daudelako,…

Horregatik, Mugarik gabeko Pailazoak leku horietara joaten dira eta umeak biltzen dituzte. Helburua: IRRIBARREAK banatzea edo eragitea. Ziur dakite, hori eginez gero, mundua askoz hobea dela.

Irribarrea ez da diru-kontua; irribarrea emozio kutsakorra da, sendatzen eta lasaitzen laguntzen diguna eta, batez ere, ZORIONTSU egiten gaituena.

Horregatik, gaur galdetzen dizuet:

Nork egin dizu irribarre azkenekoz? Nori eskaini diozu zure irribarrea oraintsu? Izango zinatekete orain denok batera elkarri irribarre egiteko gauza? (Bai horixe!!!!) Musukoaren azpian irribarrea sentitu eta azaldu daiteke.

Ea ondorengo irudiak eta bideoak irribarrea eragiten dizueten:

Bideoak: https://www.youtube.com/watch?v=D8PwToIG30U

IRRI EGITEN DUNARI

OTOITZA

IRRIBARRE EGITEKO OTOITZA

Jauna, berritu nire espiritua eta marraztu nire aurpegian

pozezko irribarreak zure bedeinkapenaren aberastasunagatik.     
Nire begiek egin dezatela irribarre egunero,

nire familiaren eta nire elkartearen
arduragatik eta laguntasunagatik.

Nire bihotzak egin dezala irribarre egunero,

elkarrekin bizi ditugun pozaldiengatik eta minengatik.

Nire ahoak egin dezala irribarre egunero,
zure lanen alaitasunez eta pozez.

Nire aurpegiak erakutsi dezala egunero

zuk ematen didazun poztasuna.

Eskerrak nire irribarrearen opariagatik, Jauna.

Amen

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!