EGUNEKO DATUAK
ostirala, 7 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/LH3-4-5-6/Azaroak/II/ostirala
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen

 

ADISKIDEEN ALDE OTOITZA EGITEN

-Adiskideei buruzko otoitz honen bidez, gure adiskide guztiak ekarriko ditugu gogora eta denen alde errezatuko dugu. Zeruan daudenak ere izango ditugu gogoan.

 

-Musika lasaia jarri eta otoitza errezatuko dugu.

Lehenengo, ume batek irakur dezake, eta gero denok batera esango dugu:

 

Gaur otoitz bat esan dut zure alde.
Badakit Jainkoak entzun duela;
haren erantzuna nire bihotzean sentitu dut,
ahotsa entzun ez diodan arren.

Ez diot eskatu zuretzat osperik ez ondasunik,
altxor iraunkorragoak eskatu baitizkiot.

Zure ondoan egon dadila egunero,
eman diezazkizula osasuna eta poztasuna
eta izan ditzazula beti lagun egingo dizuten adiskideak.

Eskatu diot zoriontasuna zuretzat,
gauza txikietan eta handietan,
baina batez ere eskatu diot
bere maitasun itzelaz zain zaitzala.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
OTOITZA

Jauna, ontasunaren bidean

estropezu egiten dugunean,

luza iezaguzu eskua;

erortzen garenean, altxa gaitzazu;

Txarkeriak erakartzen gaituenean,

libra gaitzazu;

ekintza onetatik urruntzen garenean,

eraman gaitzazu berriro bide zuzenera.

 

LA SALLEKO  JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE!

                                                            BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!!     BETI!!!  

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!