EGUNEKO DATUAK
ostirala, 7 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Azaroak/II/ostirala
Bizitzako oztopo zailei aurre egiten. Nahi baduzu zerbait benetan, orduan lortuko duzu.

Asteburu honetarako, pelikula bat proposatzen dizuet: “Soul Surfer”. Aintzineko pelikula bat da, baina oso egokia iruditzen zait.

AnnaSophia Robb, “La Montaña Embrujada” filmean agertzen den aktore gaztea, surflaria da “Soul Surfer” pelikulan. Zuzendaria: Sean MacNamara. Gainera, Dennis Quaid eta Helen Hunt aktoreek ere hartzen dute parte, filmean protagonistaren gurasoak baitira.

Bethany Hamilton-en bizitzan oinarritua dago. 2003ko azaroan, Bethany Hawaiiko hondartza batera joan zen surf egitera. Orduan 13 urteko neskatila gaztetxoa zen. Taula gainean etzanda zegoen, ezkerreko besoa uretan zuela. Tigre-marrazo batek eraso egin eta besoa (sorbaldaren azpitik) kendu zion; odolaren %60a hustu zion.

Gertatutakoaren trauma aldean, Hamiltonek argi zeukan berriz ere surfeatu behar zuela. Eta marrazoarena gertatu eta 10 astera… uretan zegoen. Lehenengo, beso batez igeri egiten ikasi zuen, eta gero surf egiten hasi zen.

2004an bere autobiografia-liburua, Soul Surfer, argitaratu zen. Ordura arte bizi izandakoari buruzko ikuspuntua azaltzen zuen, besoa galtzeak eragin zion inpaktua kontatzen eta Jainkoagan zuen konfiantzak etsi gabe aurrera egiteko balio izan ziola jakinarazten.

Bere esperientzia zenbait eliza ebanjelikotan kontatu zuen, Thailandiako tsunamiaren biktimei laguntzean parte hartu zuen eta Alemaniako base militar batean zauritutako soldaduei hitz egin zien.

Zalantzarik gabe, etsenplu ona da jarraitzeko.

OTOITZA

Pelikularen trailerra:

www.youtube.com/watch?v=4Jp2TF48STA.

 

KANTU KOLORE - ZUEKIN:

https://youtu.be/E0iJCs-rm8A

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!