EGUNEKO DATUAK
ostirala, 7 de azaroa de 2025
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Azaroak/II/osteguna

Egun on.

Ziur “Inocente, Inocente” esaten badizuet, urte amaieran abenduaren 28a edo Telebistako “La noche de los inocentes” gala etortzen zaizuela burura, baina saio honen atzean telebistakoa baino askoz gehiago dago. 

 

Gaur Inocente, Inocente Fundazioa aurkeztuko dizuegu.

Fundazioa hobe ezagutzeko, ikus ezazue ondoko bideoa:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=YI3pQVwx__Q

 

Laguntzako fundazio pribatua da. 1995eko martxoaren 7an eratu zen. Helburu nagusia: umeen onerako diren jarduerak egitea/burutzea. Nagusiki Espainian garatzen du bere jarduera. Besteak beste, urtero, zenbait kausari laguntzeko fondoak biltzea helburu duen telebista-gala sustatzen du.

Zenbait laguntza-eremu: umeen minbiziaren aurkako borroka, ezgaitasun  fisikoa edo psikikoa, gizarte-bazterketa,…

Gezurra dirudien arren, Espainian  ume asko dago gizarte-bazterketa jasateko arriskuan. Arazo larria da, 4 umetik 1ek jasaten baitu. Ume horien oraina ez ezik, geroa ere arriskuan dago. 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Pentsatu duzu inoiz gure gisakoak nola tratatzen ditugun? Nolakotzat duzu zure burua, otzantzat, autoritariotzat edo oldarkortzat? Nire hizkeraz, gauzak esateko moduaz, … konfiantza eragiten ala beldurra sartzen dut?

OTOITZA

INOCENTE INOCENTE Fundazioak, beharra duten neska-mutilei laguntzen die...

https://youtu.be/WhodmjmEmB8

 

Zertan datza Inocente-inocente Fundazioa?

http://www.rtve.es/television/20141216/fundacion-inocente-inocente/589061.shtml

 

GURE AITA errezatuko dugu, gauza materialetan pobreak izateko asmoz, Jainkoak, gure Aita onak, bere dohainetan aberats egin gaitzan

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!