EGUNEKO DATUAK
larunbata, 6 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4/abendua/I/larunbata
ESKER ONEKO izan
Kontu zahar batek dioenez, gizon gazte batek, desertua zeharkatzen ari zela, ur gardenezko putzu bat aurkitu zuen. Ura benetan zen gozoa eta larruzko urontzia bete zuen, bere maisu izandako herriko agure zahar bati eramateko.Hiru eguneko bidea egin ondoren heldu zen herrira. Agureak trago luze bat egin eta bihotzetik eskerrak emanez itzuli zion ontzia gazteari. Gaztea, alai baino alaiago, etxera itzultzera zihoanean, lagun bat azaldu zen. Ura eskaini zion hari ere. Etorri berriak trago txiki bat egin ahala ehotik bota zuen, urari larru kutsua hartuta.
-Maisu -esan zion agureari-. Urak zapore txarra dauka. Zergatik esan diozu ezin hobea zegoela nire lagunari?
-Zuk ura bakarrik dastatu duzu -erantzun zion maisu zaharrak-. Nik opraia dastatu dut.
 
GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zer erakutsi dizu klontakizunak?
  • Zertan datza esker oneko izateak?