EGUNEKO DATUAK
asteartea, 9 de abendua de 2025
EGUBERRI: JAINKOA GURE BIHOTZETAN JAIO DA

EBANJELIOA: «Lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik».

 

Lagun batek zera esan zidan behin: niretzat egunero da Eguberri, egunero jaiotzen baita Jauna; ez dut abendura arte itxaron behar aita, anaia edo adiskidea besarkatzeko eta bihotzak Jainkoaren bakeaz eta maitasunaz bete ditzaten desiratzeko. Beti nago prest kalte edo min egin didanari barkatzeko, bakeak egiteko eta adiskidetzeko urte osoan itxaron gabe. Ahal dudan guztietan karitate-obrak egiten saiatzen naiz eta behar duenari niretik ematen diot.

Egun orotan da Eguberri jendea elkartasunean eta maitasunean bizi den etxeetan, senar-emazteak, gurasoak eta seme-alabak elkar ulertzen eta maitatzen saiatzen diren etxeetan.

Egun orotan da Eguberri landa-soroetan, lantegietan, bulegoetan, eguneroko lana egiten duten pertsonengan, egoismorik eta bekaizkeriarik gabe, euren lana eginez gizartearen onerako ari direla pentsatzen duten horiengan.

Egun orotan da Eguberri ospitaleetan, osasun-langileak, nekatu gabe, gaixotasunaren eta heriotzaren aurka eta biziaren alde ahalegintzen diren leku horietan.

Egun orotan da Eguberri eskoletan, irakasleek hitzaren eta ereduaren bidez ikasleak hezten eta prestatzen dituzten ikastegietan.

Egun orotan da Eguberri bizitza osoa Jainkoari eta Elizari eskaintzen dieten eta konpromiso hori zintzotasunez bizitzen saiatzen diren pertsonengan. 

Egun orotan da Eguberri gure ikastetxean, lana ondo egiten saiatzen diren pertsonengan, elkarri laguntzen eta lankideen eta ikaskideen arazoak sentitzen eta “arintzen” ahalegintzen direnengan. Egunero da Eguberri gure ikastetxe honetan.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO: Zer da zuretzat Eguberria?

BIDEOA: https://youtu.be/Ile4cnK3dCI

Unexpected Guest (Extended Version) | John Lewis & Partners | Christmas Ad 2021

https://youtu.be/4LEHJob-kjQ

 

 

OTOITZA

BIDEOA: PINTAR EL MUNDO DE NAVIDAD

Gure Paternako La Salle ikastetxean egindako bideoaren berri izango dugu ondoren...

https://www.cadena100.es/programas/buenos-dias-javi-y-mar/videos/villancico-salle-paterna-20191213_949250

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!