EGUNEKO DATUAK
osteguna, 11 de abendua de 2025
EGUBERRI: JAINKOA SAMURKI JAIO DA

EBANJELIOA: «Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien».

 

 Alfredo oso pozik zegoen. Eguberri-bezpera zen, Jesusen jaiotza-egunaren bezpera, urtero bezala Olentzero opariekin etorriko zen eguna.

Bost urtetxo zituen eta, jakina, gaua noiz etorriko zegoen, lotara joateko eta ohetik, begi-bitartetik, atearen aurrealdean zintzilik zeukan galtzerdiari begiratzeko. Oso berandu hartu zuen loak, “agure ikazkinari” itxaroten esna egon baitzen. Azkenean, logura borondatea baino handiagoa zuenez, lo geratu zen.

Eguberri goizean, ez zuen galtzerdia ikusi eta, etxe guztian begiratu arren, ez zuen oparirik aurkitu. Aitak begiak malkoz beterik zituela begiratzen zion semetxoari. Kemena behar zuen umeari hitz egiteko, Olentzeroren eta oparien amets hura gauzatu ezin zela esateko. Bihotzeko minez, hots egin zion:

- Alfredo, semetxoa, etorri hona. Zer gertatzen da?

- Olentzero edo Mari Domingi ez da nitaz gogoratu eta…

Bat-batean, Alfredok aita besarkatu zuen eta zera galdetu zion:

- Aitatxo, zugana etortzea ere ahaztu zaio?

- Ez, semetxoa. Nik nire bizitza osoan izan dezakedan oparirik onena… oraintxe daukat besoetan; zaude lasai, maitea, badakit Olentzerori ez zaiola ahaztu zugana etortzerik.

- Bai. Auzoko beste etxeetako umeak jostailu berriekin jolasean ari dira… Gurera etortzea ahaztu egin zaio.

- Ez, ez zaio ahaztu… Zure oparia zu besarkatzen ari da oraintxe bertan… eta biok batera paseorik ederrena egingo dugu gaur.

Eta parke batera joan ziren. Alfredok eta aitak egun osoa eman zuten jolasean. Neka-neka eginda etxera iritsi ondoren, Alfredo logelara joan zen eta Mar Domingi eta Olentzerori “idatzi” zion:

“Mari Domingi eta Olentzero maiteak, badakit berandu dela ezer eskatzeko, baina eskerrak eman nahi dizkizuet eman didazuen opariagatik. Gabon hauetan aitak bere arazoak ahaztea eta nirekin jolastea nahi dut, biok gaur bezain ongi pasatzea. Horixe eskatzen dizuet. Eta eskerrak, gaurko egun honegatik; orain badakit jostailuek ez gaituztela zoriontsu egiten; gure barruko sentimenduak egiten gaitu zoriontsu, Jaunak Eguberrian pizten duen sentimendu horrek ematen digu poza. Alfredo”

Eta lotara joan zen.

Aitak, semeari Gabon esateko logelara sartu zenean, gutuntxoa ikusi eta irakurri zuen; aurrerantzean bere arazoek familiaren zoriontasunari kalterik egin ez ziezaioten ahalegindu eta egun guztiak Eguberri bihurtzen saiatu zen.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Bost urteko umea oparirik onenak gauza materialak ez direla ohartu bazen, … zergatik ez dugu guk beste horrenbeste egiten? Bihur dezagun egun oro Eguberri, adiskidetasuna, maitasuna, bihotz-zabaltasuna eta gure barnean dauden sentimendu on guztiak baloratuz eta besteen onerako azaleratuz.

 

BIDEOA: Short Film HD "The Wishgranter"

https://www.youtube.com/watch?v=zON0wDD7VJY

 

OTOITZA

BIDEOA:


BBC One Christmas 2017 | The Supporting Act: 

https://youtu.be/8PstSiTCk74

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!