EGUNEKO DATUAK
ostirala, 12 de abendua de 2025
JESUS GURE ETXERA DATOR BIZITZERA

EBANJELIOA: «Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei!»

 

Gabon-gaua zen. Aingeru bat agertu zen etxe aberats batean… eta zera esan zion ugazabandreari:

-Berri on bat dakarkizut. Gaur gauean Jesus Jauna etorriko zaizue bisitatzera.

Andrea pozarren zegoen. Ez zuen uste bere etxean halako gauzarik edo miraririk gerta zitekeenik. Afari gozoa prestatzen saiatu zen. Okelarik, arrainik, kontserbarik, barazkirik, gozokirik eta ardorik onenak enkargatu zituen. 

Halako batean ateko txirrina entzun zuen. Emakume bat zen; gaizki jantzita zetorren; aurpegian sufrimendua igartzen zitzaion eta… haurdun zegoen. 

- Andrea, ez duzu niretzat lanik? Haurdun nago… eta lanaren beharrean.

- Nola zatoz ordu honetan inor molestatzera? Etorri beste egun batean –erantzun zion ugazabandreak-. Orain lanpetuta nago. Afaria prestatzen ari naiz. Pertsona garrantzitsu bat datorkigu afaltzera.

Gerotxoago gizon bat etorri zen; koipez zikinduta zegoen. 

- Andrea, kale-hegalean kamioia hondatu zait. Utziko zenizkidake erreminta batzuk, mesedez?

Andrea, une hartan, kristalezko kopak eta portzelanazko platerak garbitzen ari zen… eta bero haserretu zen. 

- Gure etxea tailer mekanikoa dela uste duzu, akaso? Eta… mesedez, ez zikindu oinetako lupeztu horiekin gure sarrera!

Andreak afaria prestatzen jarraitu zuen.

Halako batean, txalo batzuk entzun ziren. “Oraintxe etorriko da Jesus” pentsatuta, urduri eta artega, atea irekitzera joan zen. Ez zen Jesus, kaleko ume zarpail bat baizik.

- Andrea, jateko-apur bat, mesedez.

- Nolatan emango dizut jaten, guk oraindik afaldu ez badugu? Etorri bihar, gaur lanpetuta nabil eta. 

Afaria eta mahaia prest zeuden azkenean. Familia osoa emozioz gainezka zegoen, Jesus laster etorriko zitzaielakoan… baina joan ziren orduak… eta Jesus ez zen etortzen. Nekatuta eta aspertuta, zertxobait jan eta edan zuten, baina, logura zirenez, aparteko jaki gozo haiek ateratzea guztiz ahaztu zitzaien.

Biharamun goizean, ugazabandreak, esnatutakoan, aingeru bat ikusi zuen aurrean. Bezperakoaz gogoratuta, biziki haserretu zen.

- Hara, esan dezakete aingeruek gezurrik? – egin zuen oihu-. Dena ondo prestatu nuen, gau osoan zain egon ginen eta Jesus ez zen etorri. Zer dela eta broma hau?

- Nik ez nizun gezurrik esan; zeuk ez duzu jakin ikusten – esan zion aingeruak-. Hiru aldiz etorri zen Jesus hona, haurdun zegoen emakumearen, kamioilariaren eta ume gosetiaren itxuraz. Baina zu ez zara izan ezagutzeko eta zurean hartzeko gauza.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Zein da istorio honen ikasbidea? Zenbat aldiz etorri da Jesus gu ikustera, gure etxera, gure ikastetxera? Nola tratatzen dituzu besteak? Jesus balira bezala?

 

BIDEOA: Aldi Christmas Launch Advert 2021

https://youtu.be/MIL8Kl-r0bo

 

 

 

OTOITZA

BIDEOA: GABON GAUA HELDU DA (Maite Losada)

https://youtu.be/zbzc6DJLbdU

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!