EGUNEKO DATUAK
larunbata, 13 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/abendua/III/ostirala
BARKAMENA
HALERE, BARKATU  (Auschwitzeko kontzentrazio eremua aurkitutako judu anonimo baten otoitza)

Jauna, zure aintzan itzultzen zarenean

ez itzazu gogoan har

bakar-bakarrik borondate oneko gizonak.

Oroi zaitez borondate txarrekoez ere!

Baina ez zaitez oroi haien ankerkeriaz,

haien krimen eta indarkeriaz.

Gogoan har itzazu, haiek egin diguten gaizkiari esker,

guk eman ditugun fruitu onak.

Oroi zaitez batzuen eramanpenaz,

beste batzuen adoereaz, laguntasunaz,

apaltasunaz, bihotz handiaz,

gugan esanarazi duten zintzotasunaz.

Eta egizu, Jauna, haiei esker

eman ditugun fruituek

eros dezatela haien salbazioa.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zer iradoki dizu irakurketak?
OTOITZA

Egunera ezazu otoitza zuri norbaitek kalte egin badizu aintzat hartuz.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!