EGUNEKO DATUAK
igandea, 14 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/Abenduak/Astelehena03

JESUSEN BILA JESUS GURTZEKO

 

Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu batzuk azaldu ziren Jerusalenen, galdezka: “Non da juduen errege jaio berria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.”

Berri horrekin larritu egin zen Herodes erregea. Orduan, herriko apezburu eta lege-maisu guztiak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien. Haiek erantzun zioten: “Judeako Belenen, horrela idatzi baitzuen profetak”.

Orduan, Herodesek, jakintsuak isilean deiturik, izarra noiz agertu zitzaien jakin zuen zehatz. Gero, Belenera bidali zituen, esanez: “Zoazte eta jakin xuxen haurraren berri eta, aurkitu ondoren, adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin.”

Bidean, sortaldean ikusitako izarra agertu zitzaien eta biziki poztu ziren. Izarra aurretik joan zitzaien haurra zegoen toki gainean gelditu arte.

Etxean sarturik, haurra ikusi zuten Maria bere amarekin eta, ahozpezturik, gurtu; ondoren, beren kutxatilak zabalduz, eskuerakutsiak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Inguruan ditugun pertsonei zer-nolako opariak egin geniezazkieke?

Besteek gugatik egiten dutena eskertzen ba al dakigu?

Garai hauetan “elkartasuna” guztion artean banatzen al dugu? Gabonetako Kanpainan nola parte hartzen dugu?

OTOITZA

BIDEOA: The Gifting Hour | John Lewis & Partners | Christmas Ad 2024

 

https://youtu.be/55ghIHTaRzM?si=jY8UwcqO_egMGHp6

 

OTOITZA


Eskerrik asko, ene Jainko, 

Gabonetako alaitasun hau guztia eman diguzulako, 

horrenbeste umeren zoriona dakarten Errege-jai hauengatik.


Gaurkoan, oparirik jasoko ez duten haur guztien alde eskatzen dizugu; 

jostailu asko izango dituzten guztien eta, beraz, 

gure alde ere eskatu nahi dizugu, 

jostailu horiek guztion artean banatzen jakin dezagun.


Baina ez dadila umeetariko inor oparirik ederrena, 

guraso, senitarteko eta lagunen maitasuna, 

eskuratu gabe geratu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!