EGUNEKO DATUAK
asteartea, 16 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/Abenduak/Asteartea03

JESUSEK ERE FAMILIA IZAN ZUEN

 

Guztiok dugu familia. Eta familiaren barnean, bakoitzak egiteko bat betetzen du. Familia poz-iturri da, lagundu egiten digu eta ulertu egiten gaitu, baina, batzuetan, eztabaida eta geurekoikeriaren gune ere bihurtzen da.


Jesus ere langileen familia batekoa zen, eta familia horretan ere langileek izan ohi dituzten arazo guztiak izan ziren. Gurasoekin bizi izan zen eta haien esana egiten zuen: “Jesus gurasoekin Nazaretera jaitsi zen eta haien ardurapean jarraitu zuen.”


Gurasoak Jesusen alde gogoz saiatu ziren eta bai altueran eta baita jakinduria eta grazian ere hazten lagundu zioten. “Jesus etengabe hazten ari zen, bai jakiturian, bai altueran eta baita Jainkoaren eta gizakiaren alde ere.”

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

* Zer da gure gurasoengan gehien gustatzen zaiguna?

* Zer-nolako ekarpena egiten diogu guk gure familiari? Nola laguntzen dugu?

* Ahalegin berezia eskatzen dioten zein gauza egiten dute gurasoek gugatik?

OTOITZA

BIDEOA: Snapper: The Perfect Tree | John Lewis & Partners | Christmas Ad 2023

https://youtu.be/5y0fGsQU5zg?si=205lxgRRvw0_jmzw

 

 

OTOITZA


Jesus Jauna,

poztu egiten gaitu zuk ere etxe bat

izan nahi zenuela eta bertan zoriontsu

bizi izan zinela jakiteak.

Eskerrik asko gurasoak eman dizkiguzulako

eta benetan maite eta zaintzen gaituztelako.

Haiek gogoz egiten dute borroka

gugandik gauzarik onenak lortzeko.

Zaindu itzazu, arren,

elkar beti maita dezaten eta

gu ere orain arte bezala maita gaitzaten.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!