EGUNEKO DATUAK
asteartea, 16 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/DBH 4/abendua/III/asteartea
KIXMI edo JESUS?

“KIXMI” pertsonaiaren istorio-mitoa.

  Jazoera hau Jose Migel Barandiaran gure maisu antropologoak bildua da Euskal Herriko zenbait zonaldetan. Beronen bidez, “KIXMI” izenez (literalki tximinoa esan nahi) zera adierazten zaigu, euskal historiaurreko erlijiotasuna eta kristau erlijiotasunaren arteko aldaketa kultural eta erlijiosoa. Eta aldaketa oro bezala, “historiaren eta denboraren baitan funtsezkoa” dena, itxura mitologiko eta sinbolikoz jantzirik datorkigu.

  Ataungo (Gipuzkoa) bertsio baten arabera, jentilak (mendialdean bizi ziren arbasoak) jolasean zebiltzan Argaintxabaletako lepoan, Aralar aldean, eta non ikusten duten Ekialdetik (gauza berri guztiak etorri ohi diren bezala), hodei argitsu bat etortzen. Izuturik berau ikusita, agure jakintsuari deitu zioten eta lepo hartara eraman zuten ea hodei misteriotsuaren aurrean zer zioen. Hark garbiro azaldu zien esanahia.

   Agureak (antzinako jakinduriaren sinbolo) esan zien: “Jaio da KIXMI eta etorri da gure arrazaren amaiera; bota nazazue leize horretatik behera”.

   Eta halaxe egin zuten, eta, hodei argitsuak aurrean harturik, guztiak mendebalderantz  (hemen desagertzen zahar den oro) joan ziren lasterka, eta, Arraztarango zabalunera heldu zirenean, harri mokor baten azpian sartu ziren guztiak. Harrezkero Jentilarri deitzen da hau (“jentilen hilobia” edo “jentilen harria”). Hauxe da trikuharri honen izena: ganbara biko hilobia, D. Jose Migelek berak, Arantzadi eta Eguren jakintsuekin batera,  urte batzuk geroago, arakatu zuena).

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zer esan nahi du: "ekialdetik: gauza berri guztiak etorri ohi diren bezala"? (Elizak ekialdera begira eraikitzen dira, normalean. Zergatik ote?)
  • Zer esan nahi du abenduko solstizioarekin eguzki berria datorrela? Eta horrek zer erlazio izan dezake GABON eta EGUBERRI hitzekin?