EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 17 de abendua de 2025
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/abendua/IV/asteazkena
Sinboloak

Kalkutako Ama Teresaren elkarteko bi ahizpa bakarrik bizi zen agure baten txabolan sartu omen ziren. Etxetxoa garbitzen ari zirela hautsez beteta zegoen kobrezko lanpara polita aurkitu zuten. Garbitu eta distiratsu utzi ondoren oso ederra zela ohartu zirenez bietako batek hau esan zion agureari: “Zergatik ez duzu lanpara pizten?” “Zertarako?,-erantzun zuen agureak- ez dut inoiz bisitarik izaten”. Ahizpek astero bisitan joateko konpromisoa hartu zuten eta lanpara piztuta aurkitu zuten beti.

Egun batean ordea lanpara itzalita aurkitu zuten eta zergatia galdetu zioten agureari. Hark pozik eta alai erantzun hau eman zien: “Ez dut gehiago piztu beharko, nire bihotzean gar bizi-bizia piztu baituzue zuek”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

·         Zertarako behar ditugu sinboloak? Noiz galtzen dute euren funtizoa?

OTOITZA

Jauna, gida itzazu nire urratsak zure hitzaren lanparen bidez.

Molda ezazu nire bihotza

nirekin biziko diren pertsonengan

itxaropena pizteko gai izan nadin.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!