EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 14 de urtarrila de 2026
EGIN BEHARREKOAN ILUSIOA

Gizon bat, behin, oinez zihoala, harrobi baten ondoan gelditu zen.

Hiru lagun ari ziren bertan lanean.

Zera galdetu zion lehenengoari: Zertan ari zara, laguna?

Eta honek bururik altxatu gabe erantzun zion: Bizibidea ateratzen.

Galdera berbera bigarren gizonari: Zertan ari zara, laguna?

Eta langileak, eskuetan zeukan harriari laztan eginez bezala, hauxe erantzun zion: Ikusten duzu ba, harri eder hau lantzen ari naiz.

Hirugarrenari galdera bera: Zertan ari zara, laguna?

Eta gizonak, pozez gainezka begiratu eta erantzun zion: Katedral eder bat eraikitzen ari gara!

Eta kontua da hirurak lan berbera egiten ari zirela, baina bakoitzak modu ezberdinez hartzen zuela egin beharreko hori. 

Eskola, lagunak, kirola, musika, familia, otoitza… beste modu batera ikus daitezke ilusioa jartzen dugunean.

OTOITZA

 

BALIABIDE DIGITALA - BIDEOA:

 

WINGS- Animated Short Film:

https://youtu.be/RtU8nBnpFVE 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!