EGUNEKO DATUAK
asteartea, 10 de otsaila de 2026
GG/OtsailakII/HH+LH1-2-3/asteartea

DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!

Zenbait aberek basoan eskola bat irekitzea erabaki zuten. Bildu ziren, zer diziplina edo zer gai irakatsiko zuten aukeratzeko.

Txoriak, temati, hegaz egiten irakastea eskatzen zuen. Arrainak igeriketa curriculumean sartzea nahi zuen. Katagorriak arboletatik gora igotzen irakastea funtsezkoa zela uste zuen. Untxiak lasterketa eskolako diziplina-programan sartzea gura zuen… Eta horrela ekin zuten animalia guztiek, oker zebiltzala ohartu gabe.

Iradokizun guztiak hartu ziren kontuan; iradokizun guztiak onartu ziren. Derrigorrezkoa zen animalia guztiek diziplina guztiak praktikatzea.

Biharamunean, ikasketa-programa gauzatzen hasi ziren.

Hasieran, untxiak primerako marka egin zuen lasterketan. Inork ez zuen egiten hark bezain arin. Baina hegaz egiten ikasten hasi zenean,… orduan bai gorriak!... Zuhaitz-adar baten gainean jarri zuten eta salto egin eta hegaz hasteko agindu zioten. Zuhaitz gainetik salto egin… eta kolpe ikaragarria hartu zuen. Hanka bi apurtu zituen. Ez zuen hegaz egiten ikasi … eta aurrerantzean ez zuen lehen bezala korrika egingo.

Txoriak primeran egiten zuen hegaz, baina lurra satorrek bezala zulatzera behartu zutenean, mokoa eta hegoak apurtu zituen. Ez zuen zulorik egin… eta denbora luzean egon zen hegaz egin ezinik.

Gauza berbera gertatu zitzaien arrainari, katagorriari eta txakurrari. Ezin izan zuten hegaz egin eta, gainera, denak zauriturik atera ziren esperientzia hartatik.

Azkenean, eskolak ateak itxi behar izan zituen. Eta badakizue zergatik? Animaliek denok zeharo desberdinak garela ulertu zutelako. Bakoitzak bere dohain, bertute eta trebetasunak ditu… eta bere ahuluneak. Jakina!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Nolakoa izango litzateke mundua, denok berdinak bagina? Zer abantaila du gure artean desberdin izateak?

 

OTOITZA

BIDEOA - PARABOLA DEL BUEN SAMARITANO (valiván):

https://youtu.be/7_sArxpUQho

 

DESBERDINAK GARA - Maite Losad:

https://youtu.be/CNkzwYKkdDk

 

 

OTOITZA

Jauna, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako. 

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!