EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 11 de otsaila de 2026
GG/OtsailakII/LH4-5-6/asteartea

Egun on. Galdetu diozue inoiz zuen buruari zer den ikastetxea?

Zure ikastetxe hau, ez da edonolako ikastetxea, ez da edozein ikastetxe, etxea ere bada. Maitasunezko adreiluz, asmo oneko zementuz eta, etxe on batek beti gorde behar duen beroa kanpora irten ez dadin, horma bereziz egindako etxea da. Ordu asko ematen ditugu etxe honetan, gure lagunekin, gure irakasleekin, gure gurasoekin eta beste umeen gurasoekin; beste era batera esateko, gure bigarren etxea da, edo, hobeto esateko, gure etxe fedez desberdina.

Etxe honetako areto nagusian, garrantzitsuenean, futbolean joka dezakegu, nahi bezala dantza dezakegu,…; baina etxe honetan areto nagusi eta garrantzitsu horri atari/patio/jolasleku esaten zaio. Gelaz beteriko pasiloa ere badugu, baina gela horiek, pertsona batentzat izan ordez, pertsona askorentzat dira. Gela horietan lagun asko ditugu, eguneroko gertaerak, gauza berriak, joko eta jolasak, … partekatzeko. Etxe honetan gurasoei irakasle (maisu eta andereño) esaten zaie. Gurasoek bezala, oso maite gaituzte, ondo zaintzen gaituzte eta gauza asko irakasten dizkigute. Bainugelak ere badaude etxe honetan, ondo zaindu eta garbi eduki behar ditugunak, ume askok erabiliko ditugulako.

Gainera, etxe honetan ordenagailu-gela, ekintza-aretoa eta kapera edo elizatxoa daude. Azken honetan, Jesusekin elkartzeko eta zenbait egun berezi ospatzeko biltzen gara. 

Etxe hau La Salle-ren ametsa zen… eta zuk egunero laguntzen duzu ametsa gauzatzen. Proposamen bat egiten dizugu gaurko egunerako: erakutsi, nolabait, zure estimua ikaskideei, irakasleei, patioa garbitzen duten pertsonei, …

 

OTOITZA

Bideoa eta abestia: https://www.youtube.com/watch?v=hJDSF7Zz6Qk

 

OTOITZA

Jesus, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako.

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!