EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de otsaila de 2026
GG/OtsailakII/HH+LH1-2-3/osteguna
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

IKASTETXETIK KANPOKO PERTSONEK HAZTEN LAGUNTZEN DIDATE

Desgaitasun kognitiboa duten gazteak enpresari izan daitezen trebatzen saiatzen den pedagogoa, minbiziaren ondorioz 4 urteko alabatxoa galdu zuen eta gaur berak jasandako egoeran dauden gurasoei laguntzen dien emakumea, animalien aurkako tratu txarra prebenitzeko kolektibo zaurgarrietako umeak prestatzen dituen albaitaria, auzoko agure eta atsoak musu-truk zaintzen dituen etxekoandrea eta kalean bizi den jendearentzat janaria biltzen duen diseinatzaile gaztea.

 

Albiste hauek etsenplu eta inspirazio-iturri dira beste pertsona batzuen sufrimendua ikusi ezin dutenentzat. Beti dago sufritzen dutenei nolabait laguntzeko modua, hobeto bizitzen laguntzeko era. Pertsona hauek musu-truk, doan, ordainean ezer itxaron gabe, laguntzen dute; behartsuenen zoriona edo ongizatea baino ez dute espero.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Pentsatu duzu inoiz ikastetxetik kanpo hazten eta heltzen laguntzen dizuten pertsonengan (medikuak, entrenatzaileak,… )? Zer gertatuko litzateke, euren lana ondo egingo ez balute?

Ziur nago, pentsatu ondoren, sarriago emango dizkiezula eskerrak.

OTOITZA

Bideoa: ESKU BAT, ESKU BI

https://youtu.be/ahy8ZspbIVk

 

 

OTOITZA

Jauna, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako. 

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!