EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de otsaila de 2026
GG/OtsailakII/HH+LH1-2-3/asteazkena

ONDO KONPONTZEN NAIZ IKASTETXETIK KANPOKO PERTSONEKIN

 

Uztailaren bigarren hamabostaldian lagunekin bazkariak eta afariak egiten ditugu, oporrak hasi baino lehen agur esateko. Bazkari eta afari horietan oporretako “atsedenaldian” nondik nora ibiliko garen azaltzen dugu… eta “atsedenaldi” komatxoen artean jartzen dut, zenbait bidaia oso nekagarri iruditzen baitzaizkit.

Nire lagunak nigandik eta euren artean desberdinak eta friki samarrak dira. Terraza baten freskuran  bildu ginen bazkaltzeko eta udako proiektuez hitz egiteko.

 Hantxe geunden Aurelio, Raul, Ariadna eta laurok.

Raul mendizale amorratua da eta muturreko kirolak praktikatzea du gogoko. Nik koadrilako Kilian Jornet esaten diot, oso abenturazalea delako.

Aurelio bakarti samarra da, espirituala. Beti dabil basamortu eta eremu zabalen bila, mundutik eta zibilizaziotik baztertzeko.

Ariadna igerilari bikaina eta urpekari amorratua da. Ahal duenean neopreno-jantzia janzten du eta ur handietan pulunpatzen da, beste mundu bat, urpeko mundua, esploratzeko.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Nortzuk dira zure lagunak? Baduzu eskolatik kanpo lagunik? Atsegin izango zenuke atzerrira joan eta beste jende eta kultura batzuk ezagutzea?

OTOITZA

Baliabidea: Manuel Carrasco - No dejes de soñar.

http://www.youtube.com/watch?v=gg7odj4FpVE

 

EL VIAJE DE ARLO: La aventura de vivir.

https://youtu.be/eQJrIAtCoGA

 

 

OTOITZA

Jauna, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako.

Eskerrak, denok berdinak ez garelako. 

Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik.

Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik.

Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik.

Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako. 

Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!